[itzul] Beste bi
Alfontso Mujika
alfon a bildua elhuyar.com
Or, Maiatza 26, 16:11:13, CEST 2006
<Dena den, ez al zaie arau hori soilik forma ihartuei aplikatu behar?>
galdetu du Ińigok.
Nik esango nuke ezetz. Hor dugu Euskaltzaindiaren 25. araua:
<<<<<<
II.3. Loturik idaztekoak diren hitz elkartuak
a) Jarleku moduko elkarteak (aditz-erro + izen): egongela, aldagela,
abiaburu, helmuga,
idazmakina, mintzapraktika, salneurri, irakasmaila; agerbide, eskabide,
jokabide, komunikabide;
agerraldi, egonaldi, emanaldi; galdegai, irakurgai, osagai; pausaleku,
sorleku; biltoki, geltoki,
erakustoki; jokamolde, pentsamolde; aztergune, lehiakide, sortalde, idazlan,
ikerlan; ikasgela,
ikastetxe. Salbuespenetarako, ikus AAAren 10. atala.
>>>>>>
Eta AAAren 10. atalak, arauan aipatu bai baina arauan bertan ez dagoenak,
honela dio:
<<<<<
Hitz-erabide emankorra eta erraz ulertzekoa izanik ere ez da komeni, ordea,
neurriz gain hartara jotzea inoiz edo behin agertu ohi diren 'elikaiturri',
'ebaluatalde' edo 'informabulego' gisakoak, esate baterako, ez dira
gomendagarri. Hobe da, horrelakoetan, bestelako elkarte-moduez baliatzea edo
are sintagma-eraikuntza libreagoetara jotzea: 'elikadura-iturri' (edo
'elikatzeko iturri'), 'ebaluazio-talde', 'informazio-bulego'. Hiztunaren
senak asko dezake, noiz bide batera jo edo noiz bestera erabakitzeko. Baita
kasuan kasuko komenentziak ere: erdarazko 'aparato excretor' esateko
han-hemen erabiltzen den 'iraitz-aparatua', adibidez, ez da gomendagarri;
hobe da, 'Iraitz' izeneko hainbat haur eta gazte kontuan izanik,
'iraizte(ko) aparatu' modukoetara jotzea.
>>>><<
Salbuespenetan adibide hori izanda ere, begira gero Hiztegi Batuak zer
dakarren:
'iraitz-aparatu edo iraitzaparatu'
Beraz, nire ustez, araua garbi dago, baina neurria hartzea da kontua.
Alegia, araua arau da, eta, aparte, salbuespenak daude Hortaz, hitz-juntura
ilunak edo oso luzeak (ikas-helburu, ikus-seinale) marratxoz eman bai, baina
'ikuseremu, ikusarreta, ikusangelu, ikuspuntu, ikusbitarte, ikusmolde'
formei ez diet nik inolako iluntasunik ez zailtasunik 'ikus-ten'.
Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Giltza-Ińigo Roque
Enviado el: viernes, 26 de mayo de 2006 13:21
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Beste bi
Ituan jo duzu. Berez, halaxe beharko luke. Dena den, ez al zaie arau hori
soilik forma ihartuei aplikatu behar? Aurreko batean ere, antzeko eztabaida
ibili genuen hemen, "itxaron(-)zerrenda" zela kontu. Eta orduko hartan baten
batek (Juan Garzia izan ote zen) esan zuen oso germanofiloa izan beharra
dagoela halakoak onesteko. Nahikari estetikoa ote den? Ez dut uste. Nola
jokatu behar dugu, ostean, kontsonante bituekin: «ikusekuentzia» ala
«ikus-sekuentzia»? Hori ez da hola-hola ekarritako adibidea.
Bestetik, "ikus-entzunezko" hori, jakina, zuzena da (marra eta guzti), baina
horrek ez du esan nahi erabide hori, nahitaez, zuzena denik eta, hainbat
gutxiago, klonatu daitekeenik. Nik uste.
> Ez dakit 'ikusizko' hori zenbateraino den baztertzekoa. Egia da Hiztegi
> Batuan hau dagoela:
>
> <<bisual izond. (normalean edo gehienetan hobestekoak dira begi-, ikus-,
> ikusmen- modukoak).>>
>
> Baina beste hau ere bai:
>
> <<audiobisual izond. h. ikus-entzunezko.>>
>
> Eta 'entzunezko' ondo badago, 'ikusizko' ere ondo egongo da, ezta?
>
> Dena den, ados nago Ińigok esan duenarekin.
>
> Badut, hala ere, zalantza bat. Zergatik idatzi behar da 'ikus-arreta' edo
> 'ikus-eremu' marratxoz eta ez loturik: 'ikuseremu'? Ez al da hori
> 'aditz-erro + izen' egitura, 'jarleku, salneurri, idazmakina, aldagela...'
> diren sailekoa?
>
> Alfontso Mujika
> ELhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
>
>
>
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
> nombre de Giltza-Ińigo Roque
> Enviado el: viernes, 26 de mayo de 2006 12:32
> Para: ItzuL
> Asunto: Re: [itzul] Beste bi
>
>
> «Visual» izenondoak hamaikatxo buruhauste ematen dizkigu. Badirudi
> «ikusizko» hori baztertzekoa dela, «idatzizko» sasikoaren bidetik eraturik
> baitago.
>
> Hala ere, badago beste aukera bat: «ikus» aditzoinaz baliaturik hitz
> elkartua eratzea. Adibidez: "ikus-arreta», «ikus-pertzepzioa»...
>
> Zure esaldi horretan, ordea, «itxura» aski izan liteke.
>
>
>> "Se quiere conservar la identidad visual de la iglesia mediante un
sistema
> de
>> mamparas y pańos de vidrio"
>>
>> Identidad visual?
>> Pańos de vidrio?
>>
>> Gaur pelma samar nabil...
>>
>> Mila esker
>>
>> Joxemari
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago