[itzul] ER: Zalantza bat

Juan Garzia Garmendia svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Al, Aza 20, 09:22:19, CET 2006


Nik ere "dekonstrukzio" erabiliko nuke, termino berezi modura.

Beste kontu bat da ea (hori al duzu zalantza?) "dekonstruitu" aditza ere jan
behar dugun.

Ez litzateke lehen kasua, ez euskaraz eta ez beste hizkuntzetan, bide
banatatik egiten dena a) aditza, bide arruntetik ("deseraiki") eta b)
nominalizazioa, kultismoz ("dekonstrukzio").

-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Yolanda Arrieta
Bidalia: ostirala, 2006.eko azaroak 17 10:31
Nora: itzul a bildua postaria.com
Gaia: [itzul] Zalantza bat


Kaixo:
Lehen aldiz erabiltzen dut zerbitzu hau eta apur bat beldurtuta nabil.
Duda bat daukat gaztelaniazko "deconstrucción" hitza euskaratu eta euskaraz
erabilgarri bezain ulergarri bihurtzeko. Ez dakit bere horretan hartu eta
euskarazko hizkiz idatzi eta kito, hots, "dekonstrukzio", ala "deseraiketa"
edo antzekoak erabili.
Berriz diot, arazoa ez da soilik hitza bera nola itzuli -nahiz eta jakin
gura nukeen zein den terminologia zabalduena-, baizik gero nola hitz hori
erabili edo txertatu diskurtso batean, berba hori -kontzeptua, hobeto
esanda- arrotz izan ez dadin.
Tira, nahiko, oraingoz. Ea norbaitek pistaren bat ematen didan.
Mila esker,
Yolanda Arrieta




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago