[itzul] ER: Zalantza bat

yolanda arrieta malaxetxebarria yarrietamax a bildua hotmail.com
Al, Aza 20, 09:57:03, CET 2006


Bai, kontua da bizi-esperientziak eraman nauela hitz horretara. Diskurtso 
bat sortzen ari naiz, eta diskurtso horretan bizitzatik jaso ditudan 
ondorioei izena jartzean egin dut topo dekonstrukzioarekin. Gertatzen dena 
da, orain, jasotakoa kontzeptu bihurtu eta testua josten hasi naizenean, 
batetik ni bezala esperientziatik hitzaren esanahia jaso dutenengana heldu 
nahi nukeela, teknizismorik gabe, baina, noski, hitza bere horretan ezaguna 
den esparru akademikoa baztertu gabe. Gaztelaniaz hitz berberaren barruan 
hitzak, aditzak eta abarreko mordo bat daukat diskurtsoa beti kutsu bereko 
hitz-aukerekin osatzeko (construir, deconstruir, construido, deconstruido, 
construyendo, deconstruyendo, constructo, construcción....) Euskaraz, ordea, 
batetik dekonstrukzioa daukat, baina, gero, testua josten hastean, zuk esan 
bezala, beste hitz batzuk erabili behar ditut, eraiki, deseraiki(?), xehetu, 
zatitu, atal-zatitu, ataldu... Eta ez dakit ba hau egitean ez ote naizen 
aldentzen nire helburu nagusietatik, izan ere, hitz bakoitzak ukiitu 
ezberdinak dituelako irakurle bakoitzarentzat eta nire helburua, hain zuzen, 
aurkakoa baita, alegia, kontzeptuak xehetu eta atalka zatitzea, esanahi 
orokor orotatik aldendu asmoz.



>From: "Juan Garzia Garmendia" <svrinsjg a bildua sv.ehu.es>
>Reply-To: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
>To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
>Subject: [itzul] ER:  Zalantza bat
>Date: Mon, 20 Nov 2006 09:22:19 +0100
>
>Nik ere "dekonstrukzio" erabiliko nuke, termino berezi modura.
>
>Beste kontu bat da ea (hori al duzu zalantza?) "dekonstruitu" aditza ere 
>jan
>behar dugun.
>
>Ez litzateke lehen kasua, ez euskaraz eta ez beste hizkuntzetan, bide
>banatatik egiten dena a) aditza, bide arruntetik ("deseraiki") eta b)
>nominalizazioa, kultismoz ("dekonstrukzio").
>
>-----Jatorrizko mezua-----
>Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
>[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Yolanda Arrieta
>Bidalia: ostirala, 2006.eko azaroak 17 10:31
>Nora: itzul a bildua postaria.com
>Gaia: [itzul] Zalantza bat
>
>
>Kaixo:
>Lehen aldiz erabiltzen dut zerbitzu hau eta apur bat beldurtuta nabil.
>Duda bat daukat gaztelaniazko "deconstrucción" hitza euskaratu eta euskaraz
>erabilgarri bezain ulergarri bihurtzeko. Ez dakit bere horretan hartu eta
>euskarazko hizkiz idatzi eta kito, hots, "dekonstrukzio", ala "deseraiketa"
>edo antzekoak erabili.
>Berriz diot, arazoa ez da soilik hitza bera nola itzuli -nahiz eta jakin
>gura nukeen zein den terminologia zabalduena-, baizik gero nola hitz hori
>erabili edo txertatu diskurtso batean, berba hori -kontzeptua, hobeto
>esanda- arrotz izan ez dadin.
>Tira, nahiko, oraingoz. Ea norbaitek pistaren bat ematen didan.
>Mila esker,
>Yolanda Arrieta
>

_________________________________________________________________
Don't just search. Find. Check out the new MSN Search! 
http://search.msn.com/




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago