[itzul] hizkuntzak

txema txema a bildua leteitzulpenak.e.telefonica.net
As, Aza 28, 11:35:33, CET 2006


Arrazoi osoa du, Iñigok, ez da ez ok hizkuntza ez oil hizkuntza, eta, de
facto,  frantsesaren eta okzitanieraren arteko zubitzat hartzen da, bere
hizkuntza-ezaugarri propioekin (Frantziari dagokion zatian, patois ere
esaten diote zenbaitzuk, noski). Arpitan/Arpitanie ere erabiltzen dute
hizkuntza eta hizkuntza-eremu hori adierazteko. Euskaltermen ere
franko-probentzera dago jasoa, franko-proventzera egokiago, Anttonek
emandako argibidearen ondoren.
----- Original Message -----
From: "Giltza-Iñigo Roque" <iroque a bildua edebe.net>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Tuesday, November 28, 2006 11:12 AM
Subject: Re: [itzul] hizkuntzak



> euskaraz /provenzera/; ingelesez /franco-provençal/; gaztelaniaz,
> /provenzal/


Proventzera okzitanieraren dialekto da; besteak beste, Frédéric Mistral-ek
proventzeraz idatzi zituen bere lanak ("Mireio"...).

Franko-proventzera, berriz, iparralderago erabiltzen da, Lyon-etik Suitzako
frantses kantoietaraino, gutxi gorabehera, eta Italiako iparraldeko zenbait
haranetan. Ez dauka zerikusirik ez okzitanierarekin, ez oil hizkuntzekin.







ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago