[itzul] hizkuntzak
Amaia Apalauza
amaiabai a bildua yahoo.es
As, Aza 28, 16:30:36, CET 2006
Eskerrik asko erantzun duzuen guztioi.
txema <txema a bildua leteitzulpenak.e.telefonica.net> escribió: Arrazoi osoa du, Iñigok, ez da ez ok hizkuntza ez oil hizkuntza, eta, de
facto, frantsesaren eta okzitanieraren arteko zubitzat hartzen da, bere
hizkuntza-ezaugarri propioekin (Frantziari dagokion zatian, patois ere
esaten diote zenbaitzuk, noski). Arpitan/Arpitanie ere erabiltzen dute
hizkuntza eta hizkuntza-eremu hori adierazteko. Euskaltermen ere
franko-probentzera dago jasoa, franko-proventzera egokiago, Anttonek
emandako argibidearen ondoren.
----- Original Message -----
From: "Giltza-Iñigo Roque"
To: "ItzuL"
Sent: Tuesday, November 28, 2006 11:12 AM
Subject: Re: [itzul] hizkuntzak
> euskaraz /provenzera/; ingelesez /franco-provençal/; gaztelaniaz,
> /provenzal/
Proventzera okzitanieraren dialekto da; besteak beste, Frédéric Mistral-ek
proventzeraz idatzi zituen bere lanak ("Mireio"...).
Franko-proventzera, berriz, iparralderago erabiltzen da, Lyon-etik Suitzako
frantses kantoietaraino, gutxi gorabehera, eta Italiako iparraldeko zenbait
haranetan. Ez dauka zerikusirik ez okzitanierarekin, ez oil hizkuntzekin.
---------------------------------
LLama Gratis a cualquier PC del Mundo.
Llamadas a fijos y móviles desde 1 céntimo por minuto.
http://es.voice.yahoo.com
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago