[itzul] -ar/-(t)ar

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ost, Aza 29, 15:09:43, CET 2006


Euskaltzaindiaren arauetan arakatuta hauxe dago, "Bidasoa"ri argi egiteko modukoa:

 

*** -oa > -oar (-oaztar; -[tz]) ***

 

Nafarroa Beherean:

Arberoa > arberoar

Ostankoa > ostankoar

Zilhekoa > zilhekoar

 

Bizkaian:

Leioa > leioar, leioaztar ***

Lemoa > lemoar, lemoaztar ***

Ondarroa > ondarroar

 

Gipuzkoan:

Gipuzkoa > gipuzkoar, giputz ***

Mutiloa > mutiloar

Zestoa > zestoar

 

Lapurdin:

Ainhoa > ainhoar

 

Atzerrian:

Lisboa > lisboar

Samoa > samoar

Vatikanoa > vatikanoar

 

 

*** -oa > -[r] ***

 

Nafarroan (herriak begiratu barik):

Nafarroa > nafar

 

*** -oa > -otar ***

 

 

Zuberoan:

Zuberoa > zuberotar

 

Beraz, gehienetan "-oa > -oar", baina ez beti! Dena dela, harrigarria da "Ondarroa > ondarroar" bakarrik ematea, eta "ondarrutar" (< *ondarrotar) ez agertzea (1979ko izendegian biak), Ondarroan, eta kilometro asko inguruan, "ondarrutar" forma bakarra baita.

 

Nire susmoa da forma erregularra (delako herriaren berri ez duen euskaldunarentzat) "-oa > -oar" dela (izan litekeela), forma estandarra (balekoa), hiztun arruntak "matematikoki" aterako lukeena (?), baina tokian tokiko moldea zilegi dela, eta zenbaitetan zilegi den bakarra (jakin egin behar, ordea). Kasuan kasukoa aztertu behar...

 

"-ao" bukaeraren kasuan ez da hain erregularra. Bizkaian bakarrik, hiru kasu ezberdin:

Galdakao > galdakar, galdakoztar

Sestao > sestaoar

Ugao > ugaotar, miraballestar

 

Jon

 

 

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de txema
Enviado el: miércoles, 29 de noviembre de 2006 10:50
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] -ar/-(t)ar

 

Bai, horregatik jarri ditut adibideak hurrenkera horretan. Kontua da, eta

Jonek idatzitakoari helduta, askoz ere zabalduagoa dagoela, maila guztietan

nik uste, bidasotar bidasoar baino (auskalo zergatik), eta dirudienez,

bigarrena litzatekeela "zuzena". Salbuespenak arau kasu horietan ere? Edo

batera zein bestera jokatzea zilegi?

Eskerrik asko bioi zuen erantzun arrazoituengatik.

----- Original Message -----

From: "Laxaro Azkune" <laxaro a bildua gmail.com>

To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>

Sent: Wednesday, November 29, 2006 10:42 AM

Subject: Re: [itzul] -ar/-(t)ar

 

 

> Euskaltzaindiaren hiztegian AO bukaera dutenak TAR egiten ditu; Lazkaotar;

> OA bukaerak OAR : Ondarroar.

> Laxaro

>

> 2006/11/29, txema <txema a bildua leteitzulpenak.e.telefonica.net>:

> >

> > Egun on;

> > lazkaoar/lazkaotar, bidasoar/bidasotar, lasaoar/lasaotar...,

horrelakoetan

> > arauaren arabera zein da zuzena, ala biak dira zuzenak? Eta salbuespena

> > bada, inork argi al dezake zergatik?

> > Eskerrik asko

> >

 




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago