[itzul] -ar/-(t)ar

txema txema a bildua leteitzulpenak.e.telefonica.net
Ost, Aza 29, 15:40:44, CET 2006


Berriz ere eskerrik asko, Jon, hartu duzun lanarengatik. Adibide benetan
argigarriak, baita ateratzen duzun ondorioa bera ere.

----- Original Message -----
From: <jon-agirre a bildua ej-gv.es>
To: <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Wednesday, November 29, 2006 3:09 PM
Subject: Re: [itzul] -ar/-(t)ar


Euskaltzaindiaren arauetan arakatuta hauxe dago, "Bidasoa"ri argi egiteko
modukoa:



*** -oa > -oar (-oaztar; -[tz]) ***



Nafarroa Beherean:

Arberoa > arberoar

Ostankoa > ostankoar

Zilhekoa > zilhekoar



Bizkaian:

Leioa > leioar, leioaztar ***

Lemoa > lemoar, lemoaztar ***

Ondarroa > ondarroar



Gipuzkoan:

Gipuzkoa > gipuzkoar, giputz ***

Mutiloa > mutiloar

Zestoa > zestoar



Lapurdin:

Ainhoa > ainhoar



Atzerrian:

Lisboa > lisboar

Samoa > samoar

Vatikanoa > vatikanoar





*** -oa > -[r] ***



Nafarroan (herriak begiratu barik):

Nafarroa > nafar



*** -oa > -otar ***





Zuberoan:

Zuberoa > zuberotar



Beraz, gehienetan "-oa > -oar", baina ez beti! Dena dela, harrigarria da
"Ondarroa > ondarroar" bakarrik ematea, eta "ondarrutar" (< *ondarrotar) ez
agertzea (1979ko izendegian biak), Ondarroan, eta kilometro asko inguruan,
"ondarrutar" forma bakarra baita.



Nire susmoa da forma erregularra (delako herriaren berri ez duen
euskaldunarentzat) "-oa > -oar" dela (izan litekeela), forma estandarra
(balekoa), hiztun arruntak "matematikoki" aterako lukeena (?), baina tokian
tokiko moldea zilegi dela, eta zenbaitetan zilegi den bakarra (jakin egin
behar, ordea). Kasuan kasukoa aztertu behar...



"-ao" bukaeraren kasuan ez da hain erregularra. Bizkaian bakarrik, hiru kasu
ezberdin:

Galdakao > galdakar, galdakoztar

Sestao > sestaoar

Ugao > ugaotar, miraballestar



Jon





-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre
de txema
Enviado el: miércoles, 29 de noviembre de 2006 10:50
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] -ar/-(t)ar



Bai, horregatik jarri ditut adibideak hurrenkera horretan. Kontua da, eta

Jonek idatzitakoari helduta, askoz ere zabalduagoa dagoela, maila guztietan

nik uste, bidasotar bidasoar baino (auskalo zergatik), eta dirudienez,

bigarrena litzatekeela "zuzena". Salbuespenak arau kasu horietan ere? Edo

batera zein bestera jokatzea zilegi?

Eskerrik asko bioi zuen erantzun arrazoituengatik.

----- Original Message -----

From: "Laxaro Azkune" <laxaro a bildua gmail.com>

To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>

Sent: Wednesday, November 29, 2006 10:42 AM

Subject: Re: [itzul] -ar/-(t)ar





> Euskaltzaindiaren hiztegian AO bukaera dutenak TAR egiten ditu; Lazkaotar;

> OA bukaerak OAR : Ondarroar.

> Laxaro

>

> 2006/11/29, txema <txema a bildua leteitzulpenak.e.telefonica.net>:

> >

> > Egun on;

> > lazkaoar/lazkaotar, bidasoar/bidasotar, lasaoar/lasaotar...,

horrelakoetan

> > arauaren arabera zein da zuzena, ala biak dira zuzenak? Eta salbuespena

> > bada, inork argi al dezake zergatik?

> > Eskerrik asko

> >






ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago