[itzul] -ar/-(t)ar

Taberna Irazoqui, Miguel (Itzultzailea:NAO/BON) mikel.taberna.irazoqui a bildua cfnavarra.es
Ast, Aza 30, 09:44:56, CET 2006


Egun on,

Nik ere ez dakit arauarekin bat datorren, baina bertakook "bidasotar" erraten dugu. 

Bidenabar, aprobetxatu nahi nuke kontu hau bertze bat argitzeko (beharbada gai hau argitzeko ere balio dezake!): iruditzen zait Mutiloa eta Bidasoa ez ditugula zaku berean sartu behar. Nire ustez (Mutiloa ez bezala?) Bidasoa, Bidasoa (-a) da (nahiz eta Euskaltzaindiak ez eman horrela bere izendegian). 

Gure praktikak (Alkaiaga auzoan, gure etxetik atera eta kontu eman behar izaten genuen "putzu" horretara ez erortzeko) behinik behin hori adierazten du: Bidasoko, Bidasotik, Bidasora... egiten dugu.

Prentsan eta "Bidasoako", "Bidasoara", "Bidasoatik" irakurri aldiro, iritzi hau nonbait norbaiti aipatzeko gogoa piztu zait, baina gaur arte ez dut horretarako aukerarik izan. 

Mikel Taberna






-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Saroi Jauregi
Enviado el: miércoles, 29 de noviembre de 2006 15:43
Para: 'ItzuL'
Asunto: Re: [itzul] -ar/-(t)ar

Arratsalde on:

"Bertakoek esan beharko dute nola esaten duten" esan du Jon Agirrek, baina
bertakoen iritzia eta erabilera ez dira beti bat etortzen Euskaltzaindiaren
arauarekin.
Zaldibiaren kasuan, adibidez, 'zaldibitar' erabiltzen dugu bertakoek
(gazteek eta zaharrek), baina Euskaltzaindiak 'zaldibiar' eman du. 

Saroi Jauregi
ELHUYAR Hizkuntza Zerbitzuak
Zelai Haundi, 3 / 20170 Usurbil
(+34) 943 36 30 40
saroi a bildua elhuyar.com / www.elhuyar.org




-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de jon-agirre a bildua ej-gv.es
Enviado el: miércoles, 29 de noviembre de 2006 10:37
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: Re: [itzul] -ar/-(t)ar


Euskaltzaindiaren 140. arauak dioenez, "lazkaotar" (Lazkao). Hori ziurra da.

Besteak ez dira ageri, udalerriak ez direlako. "Lasao" antzekoa izan
daiteke, "lasaotar" (?) beraz. Baina "Bidasoa" bestetarikoa da, hurbilago
"Mutiloa"ren eredutik. "Mutiloar" denez, "bidasoar" (?) izan daiteke. Baina
dedukzio hutsa, ez da besterik. Bertakoek esan beharko dute nola esaten
duten, arauak baino salbuespenak ia gehiago baitira "-(t)ar"en kontuan.


-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre
de txema
Enviado el: miércoles, 29 de noviembre de 2006 9:23
Para: Itzulist
Asunto: [itzul] -ar/-(t)ar

Egun on;
lazkaoar/lazkaotar, bidasoar/bidasotar, lasaoar/lasaotar..., horrelakoetan
arauaren arabera zein da zuzena, ala biak dira zuzenak? Eta salbuespena
bada, inork argi al dezake zergatik?
Eskerrik asko



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago