[itzul] Clinic

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Or, Urr 20, 14:23:56, CEST 2006


> Atzo bertan ibili ginen gu hitz horrekin. Gaztelaniaz (Google),
> esaterako, "clinic de tenis", nahiz "clinica de tenis" agertzen da.
> Antza, kirol aditu batek hasiberriei ematen dizkien eskolak omen
> dira.

Ez dakit seguru, baina egingo nuke ingelesak «clinic» hitza latinetik 
hartuko zuela, frantsesa medio. Grekotik hartua zuen latinak, berriz, 
«?????» errotik (ohantza, ohea).

Hortik, «clinic de tenis» horretara! Lehen esaten zen gisan, «Quidquid 
latine dictum sit, altum viditur», hau da, latinez esandako orok du 
sakon itxura, esan beharko dugu ingeleskeria horiez. Amaia Garmendiak 
galderarekin batera bidali duen definizioa ikusita, esango nuke hori 
«ikastaroa» edo «ikastaldia» dela, koplak albo batera utzita.

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago