[itzul] menditik nabil...
ximon
ximon.iri a bildua euskalnet.net
Iga, Urr 22, 08:45:43, CEST 2006
aupa guztioi
menditik nabil, autopistatik noa (handik atera eta beste norabait ez banoa, behintzat), kaletik dabil... beti uste izan dut halako moldeak okerrak direla, baina azken boladan leku askotan -gehiegitan- irakurri ditut. eta, noski, zalantzan uzten naute. inork esango al luke, segurantziaz, forma horiek onarturik daudenetz?
nire buruan eta inguruan beti egon dira gaizki, eta, gainera, jesukriston belarriko mina egiten didate.
milesker
ximon
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago