[itzul] menditik nabil...

Bittor Hidalgo bittorhidalgo a bildua wanadoo.es
Al, Urr 23, 09:59:19, CEST 2006


Hara hemen 2003ko urtarrilean JAGONETi eginiko galdera (beste antzeko
batekin zihoan), eta ondoren handiko erantzun nahiko lasa euskaltzain batek
sinatua:

GALDEA: Zer esan kaletik ibili, kaletik joan bezalakoez? "Guretzako"
(norentzako?) "jatorrago" (kalko itxura gutxiagoko?) dira kalean dabiltza
edo kalean doaz kantari bezalakoak. Baina esan al liteke aurrekoak txarrak
direnik? Edo ez direla erabili gure tradizioan? Edota gaztelaniaren kalko
hutsak direla? Ezer esaterik?

JAGONETEKO ERANTZUNA: Barkatu, baina ez naiz gauza erantzun garbirik emateko
galderei (BERAZ, GALDERARI); ez baitut uste gai hori aztertu duenik ez
Euskaltzaindiak ezta Gramatika batzordeak ere. Nik ikasi nuen euskarari
dagokionez bakarrik esan dezaket zerbait: "Bide
bazterretik ibili gero!" esaten ziguten haurtzaroan. Ez dakit presaka
idatzitako honek zer balio duen.

Ezertarako balaigarri bada, ...

Bittor

> aupa guztioi
>
> menditik nabil, autopistatik noa (handik atera eta beste norabait ez
> banoa, behintzat), kaletik dabil... beti uste izan dut halako moldeak
> okerrak direla, baina azken boladan leku askotan -gehiegitan- irakurri
> ditut. eta, noski, zalantzan uzten naute. inork esango al luke,
> segurantziaz, forma horiek onarturik daudenetz?
>
> nire buruan eta inguruan beti egon dira gaizki, eta, gainera, jesukriston
> belarriko mina egiten didate.
>
> milesker
> ximon




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago