[itzul] ER: menditik nabil...
Juan Garzia Garmendia
svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Al, Urr 23, 10:27:53, CEST 2006
Eskatzen duzun erabateko segurantzia hori ez dakit inork izan lezakeen, eta
"onarturik" horren inpertsonaltasunaren azpian subjketu bat bilatu behar
litzateke, baina, hala eta guztiz ere, iruzkinen bat edo beste egin liteke:
"autopistatik noa", iradokitzen duzunez, euskal joskera arrunta da, hizkera
guztietakoa, NONDIKen adiera kanonikoetariko batean: Atik (abiapuntua) Bra
(helburua) iristeko, Ctik (bitarteko bidea) joan/pasatu behar da.
"Ibili" eta antzekoekin ("hortik egongo da"...), berriz, ez da halako
jokorik, eta "gutxi gorabehera non" edo adierazi nahi da "nondik" horrekin.
Kalkoa dela ez da duda handirik, erdarazko "por" preposizioarena baita hor
"-tik"en balioa.
Kalko hori, hala ere, sartu samarra edo erabat sartua dugu zenbait
hizkeratan (mendebaldean batez ere). Sarturik ez dagoen hizkeran, jakina,
belarri-mingarri zaigu oso, eta, "kalean" hutsa aski ez denean (aski baita
askotan edo gehienetan), "kalean zehar/barrena" edo antzeko esapideetara
jotzen dugu.
Nik "kaletik" hori maizen (baita euskaldun garbi adintsuei ere) entzuten
dudan hizkeran, hain zuzen, ez da ez "zehar" eta ez "barrena" erabiltzen; ez
da harritzekoa, beraz, hoberik ezean, kalkora jo izana.
Nik eman dezakedan erantzunik erabatekoena, bada, horra: ahozko hizkera
batzuetan bederen, erabiltzen da, eta nork debekatuko?. Idatzi formalerako,
aukeran, badira beste molde batzuk tradizio zabalagokoak.
-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: ximon
Bidalia: igandea, 2006.eko urriak 22 08:46
Nora: itzul
Gaia: [itzul] menditik nabil...
aupa guztioi
menditik nabil, autopistatik noa (handik atera eta beste norabait ez banoa,
behintzat), kaletik dabil... beti uste izan dut halako moldeak okerrak
direla, baina azken boladan leku askotan -gehiegitan- irakurri ditut. eta,
noski, zalantzan uzten naute. inork esango al luke, segurantziaz, forma
horiek onarturik daudenetz?
nire buruan eta inguruan beti egon dira gaizki, eta, gainera, jesukriston
belarriko mina egiten didate.
milesker
ximon
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago