[itzul] Euskalbar 1.7

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Ast, Urr 26, 08:16:03, CEST 2006


Ez bazarete Firefox 2.0ra 
(http://www.mozilla.com/en-US/firefox/all.html) aldatu, egin 
lehenbailehen, harekin batera laster etorriko den Euskalbar 1.7 
erabiltzeko, besterik ezean. Asier Sarasua adiskideak bidali zidan atzo 
postaz, eta lehenaz gain nabarmen hobetu dutela esatera ausartuko naiz:

- Galdetu nahi den hitza idatzi eta Enter soila eman ordez, Shift-Enter 
emanez gero, emaitza fitxa berean Euskalterm, Elhuyar eta 3000 hiztegiak 
batera ageri dira, hiru zutabeko taula batean, txukun-txukun.

- Firefoxen menuari Hiztegiak izeneko atal bat eransten dio 
Euskalbarrek, bost ataletan banatuta: orokorrak, sinonimoak, 
entziklopediak, gaikakoak eta corpusa.

Juanan Pereirari eta Asier Sarasuari omenaldia antolatu beharko diegu, 
martxa honetan ;-)

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago