[itzul] ER: Maltrato de género

Juan Garzia Garmendia svrinsjg a bildua sv.ehu.es
As, Urr 31, 13:58:29, CET 2006


Erabilera batzuetan beharbada bai, baina, eta ez da lehen aldia halako
eztabaida duguna, bada ñabardura espezifiko bat "genero" horretan, batzuetan
gordetzea komeni dena.

Izan ere, "emakumeen aurkako indarkeria" orokorraren parte espezifiko bat da
"genero-indarkeria": emakumeen generokoei (genero horretakoak izateagatik)
beste generokoek egiten dieten indarkeria. Eufemismo hutsa izan litezke
halako batzuk, baina errebindikazio ideologiko egokia ere bai batzuetan.

Norberak ikusiko du noiz den pertinentea hori markatzea, baina, izan, bada
aldea.

-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Gotzon Egia
Bidalia: asteartea, 2006.eko urriak 31 13:43
Nora: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Maltrato de género


>   Maltrato tratu txarrak direla argi dago, baina genero horrekin zer egin?

Eufemismo ustelak!

Emakumeen aurkako indarkeria, edo halako zerbait.

--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago