[itzul] ER: Ergatiboaren beharra

Juan Garzia Garmendia svrinsjg a bildua sv.ehu.es
As, Ira 26, 10:50:35, CEST 2006


Halako aditzak izateak (+/- iragankorrak, ez baita "izan" bakarrik: "sartu",
"gelditu"...), egia da, areagotu egiten du nahasterako bidea, baina
orokorragoa da, nik uste, auzia.

Beste auzi-eragile bat, ados, "behar" horren adiera-aniztasuna da.
Etorkizunekotik hurbileko zentzu horretaz gainera, besteak beste,
"irudipenezkoa" ere hor dabil ("behar du" = "da, nonbait").

Oker ez banago, nolabaiteko inpertsonaltasuna tartean denean dugu arazoa,
hots, "behar" horrek "berez" adierazten duen obligazioa ("joan behar dut")
nahiz eskasia ("ura behar dugu")subjektu zehatzik gabe geratzen denean, edo
subjektu hori abstraktua denean, adibideotan bezala ("hori", "-tzea"...).

Uste dut halakoetan gertatzen dela eskema gramatikalaren eta sakoneko
adieraren arteko trirabira hori. Bide batez, uste dut nire iruzkinean
aitortua geratzen zela hiztun guztiona edo gehienona dela zalantza hori, eta
arau kanonikoari dagokiola aipatu dudan debekua. Hori esanda, hala ere, ez
dut uste abantaila handia genukeenik orain joskerotan tematu eta ergatiboak
sistematikoki kentzen hasita gure idatzietan...

Arauemaileen baimenez, gehienez ere, "merezi du... -tzea" egituraren
salbuespen-joskerara bil litezke halako batzuk, baina egitura paraleloa
dutenean, "-tzea", ordena eta guzti (koma batez, nik uste, arindu egingo
luke anakolutua): "polita izan behar du(,)...-tzea".

(Ez dakit inork kritikatu dion arauemaileari halakorik, baina "merezi du
ezkontzea" esaldia bera ere, nahasbidetsua ez dakit, baina nabarmen anbiguo
da...)



-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean:
Ales_Bengoetxea a bildua donostia.org
Bidalia: asteartea, 2006.eko irailak 26 09:17
Nora: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Ergatiboaren beharra






Nik uste dut, besteren artean, "izan" aditzaren izaeraren bitasunak (aldi
berean iragangaitza eta iragankorra izateak) nahasmena dakarkigula auzi
horretan. Izan ere, ergatiboa ipinita, badirudi zentzu iragankorrean
ulertzeko joera dagoela, eta ergatiboa kenduta, berriz, gramatikari kale
egingo genioke baina garbi geldituko litzateke perpauseko aditza
iragangaitza dela.

Horrez gainera, badago beste testuinguru bat, ergatiboa isildu ohi duena,
hau da, "behar izan" aditzak etorkizuneko zentzua hartzen duenean.

Adibide bat emanda:

Azkenean, zerbait gertatu behar du = Azkenean, zerbait gertatuko da








Euskararen Donostia Patronatua


udala_euskara a bildua donostia.org


http://www.euskaraz.net




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago