[itzul] ER: ER: Ergatiboaren beharra

Juan Garzia Garmendia svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Ost, Ira 27, 09:27:05, CEST 2006


Baita "pena merezi du" kalkozkoaren zentzuan erabiltzen denean ere? Izan
ere, adieretariko bat baino ez da zuk eman duzuna ("merezi du ezkontzea
(horrek)", joskera erregularretik datorrena; bestean, ordea, horixe dugu,
ustez, azpian:

    merezi du (ahalegina/"pena") ezkontzea(k)

Horregatik nioen ergatiborik gabea onartzeak anbiguotasunak eragiten
dituela. Hala ere, ustez (baina ez nintzateke harrituko oker egotea, eta
estimatuko nuke norbaitek zuzentzea hala bada), Euskaltzaindiak ez du
bereizten adiera bion artean, eta, beraz, ergatiborik gabea ematen du azpian
ergatiboa lukeen adierarako ere.

Bigarren horrekiko paraleloa ikusten diot nik.

-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean:
Ales_Bengoetxea a bildua donostia.org
Bidalia: asteartea, 2006.eko irailak 26 13:46
Nora: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] ER: Ergatiboaren beharra






Arauemaileen baimenez, gehienez ere, "merezi du... -tzea" egituraren
salbuespen-joskerara bil litezke halako batzuk, baina egitura paraleloa
dutenean, "-tzea", ordena eta guzti (koma batez, nik uste, arindu egingo
luke anakolutua): "polita izan behar du(,)...-tzea".

Barkatu, beharbada ez dut ongi ulertu, baina nire ustez "merezi du...
-tzea" egitura ez da ezeren salbuespen, ezpada hor ergatiboan doan
subjektua isilik uzten dela, sakoneko adiera beste hau baita:

(Zuk egin duzun horrek) merezi du txalotzea






Euskararen Donostia Patronatua


udala_euskara a bildua donostia.org


http://www.euskaraz.net




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago