[itzul] soziologian herritartasuna = hiritartasuna

Arrizabalaga, Bakartxo bakartxo.arrizabalaga a bildua parlam.euskadi.net
Ost, Ira 27, 10:00:55, CEST 2006


Estatu ez diren herri edo nazioetan, beren herritarrek bi egoera dituzte soziologiaren ikuspegitik: bat Estatu-kide gisa eta beste bat herri edo nazio-kide gisa.

Eta ez al litzateke argiago halakoei "estatu-kide" eta "nazio-kide" deituko bagenitu? "Citoyen" zirenen eskubideak hiriari loturik sortu ziren eta horregatik zuten hitz hori hartu; gerora, ordea, herritarren kontzeptutik gertuago dagoen esanahia hartu du; euskaldunok kontzeptua izendatzen hasi garenerako bilakaera egina zuen eta "herritar" hitza egokiago zaiola iruditzen zait; ez dut uste guk ere beste hizkuntzek ibilitako bidean atzera egin behar dugunik. "hiritar" hartzeak gogora ekar diezaguke kontzeptuaren etimologia, baina "herritar" hartzeak ere gogora diezaguke euskaldunok modernitatera beranduago lotu garela, historiaren beste une batean izendatu dugula "citoyen" delakoa. Dena den, baditeke "hiritartasuna" proposatzearekin ez atzera begira izatea, ezbada aitzina, zeren beharbada hiritarren mundu baterantz goaz, non pertsona oro hirietan biziko baita.
Gora ancien regimetik askaturiko herritarrak!
Bakartxo

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de z-nikolas a bildua ej-gv.es
Enviado el: miércoles, 27 de septiembre de 2006 09:36
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: Re: [itzul] soziologian herritartasuna = hiritartasuna


Beste iritzi bat:

Soziologian 'ciudadania' hori Estatu kontzeptuarekin lotuta dago, hau da, Estatuko kide izatearekin, eta horregatik pertsona batek dituen eskubide eta obligazio sortarekin, besteak beste. 

Estatuez gain, ordea, badira Estaturik gabeko herriak eta horiek bereizteko soziologian eta lege arloan gero eta gehiago erabiltzen da 'ciudadania'. Estatu ez diren herri edo nazioetan, beren herritarrek bi egoera dituzte soziologiaren ikuspegitik: bat Estatu-kide gisa eta beste bat herri edo nazio-kide gisa.

Esango nuke euskaraz 'herritar' hitza ez dugula Estatuaren kontzeptuarekin lotzen, eta horregatik proposatzen da 'hiritar' hitza, bi eremu horiek bereizteko. Lehena zuk aipatzen duzuna, alegia, hirian bizi den pertsona. baina bigarren adiera gisa honako hau proposatzen da:  Frantziako iraultzak sortu zituen Estatu-nazio kide den pertsona eta Estatu horretan dituen eskubide eta obligazio sorta. Hau da, soziologiak bereizten dituen kontzeptu horiek euskaraz ere bereiztu ahal izateko.

Europar Batasuna sortu zenetik gainera, are gehiago konari dira adiera horiek soziologikoki, eta horren ondorioz bereiztu behar izaten dira esanahi hauek: Estatu izan gabe Europako herri bateko kide sentitzen dena (hauentzat 'herritar' hitza proposatu omen da); Legez Estatu bateko kide dena hau da Estatu horretako nazionalitatea duena (horientzat 'hiritarra' proposatu omen da;  eta nahiko ez balitz, orain Europako hiritarra izateagatik (Europako Konstituzioaren Itunak hainbat eskubide aitortzen dizkio pertsonari).

Errealitate konplexua dago 'ciudadania' horren atzetik. Beno, tira, zer edo zer argitzeko balioko zuelakoan, izan ondo.

Zelai
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de maria
Enviado el: martes, 26 de septiembre de 2006 16:30
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: Re: [itzul] soziologian herritartasuna = hiritartasuna

kaixo,
ez nago ados ciudadanía = hiritartasun horrekin. ciudadano kontzeptua
euskeraz herritar da, hiztegi batuan behintzat hori da agertzen den bakarra.
niretzako behintzat hiritarra hiriko jendea da, eta herritarra bai herri
batekoa, vs. hiritarra, bai soziologian gaztelaniaz ciudadano esaten den
hori.
bueno, oker egon ninteke. beste iritzirik?
ondo izan,
maria
[maria] 
------------------------------

Message: 13
Date: Tue, 26 Sep 2006 09:05:26 +0200
From: <merka a bildua artez.net>
Subject: Re: [itzul] "Educación para la ciudadanía democrática y los
	derechos humanos"
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Message-ID: <002b01c6e13a$26368da0$0e01a8c0 a bildua 14A>
Content-Type: text/plain; format=flowed; charset="iso-8859-1";
	reply-type=original

Soziologian ciudadanía=hiritartasuna


----- Original Message ----- 
From: "maria" <maria2 a bildua euskalnet.net>
To: <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Sunday, September 24, 2006 1:19 PM
Subject: [itzul] "Educación para la ciudadanía democrática y los derechos 
humanos"


Kaixo,
Nola esaten da euskaraz "Educación para la ciudadanía democrática y los
derechos humanos".
Kontua da ciudadanía = herritartasun aurkitu dedala, baina hemengo adiera
"herritar demokratikoak" edo izateko hezkuntza dela iruditzen zait, eta ez
"herritartasuna" lortzeko hezkuntza.
Beharbada ez dago bereizketa hori egiteko beharrik, baina tira!
Zuek nola ematen duzue?
Eskerrik asko aldez aurretik,
Maria




------------------------------

_______________________________________________
ItzuL posta zerrenda 
Mezuak bidaltzeko helbidea: itzul a bildua postaria.com
Zerrenda utzi nahi baduzu bidali mezu huts bat hona:
itzul-leave a bildua postaria.com

Bilduma honen bukaera: ItzuL Mezu-Bilduma, 28 bilduma, 24. zenbakia
*******************************************************************



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago