[itzul] ER: ER: soziologian herritartasuna = hiritartasuna

Juan Garzia Garmendia svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Ost, Ira 27, 12:36:30, CEST 2006


Garbi dago, bai, dotore hiritartuta gaudela orain, eta lehengo jendea,
berriz (betebeharrik ez baitzuen eta eskubiderik ere (merezi?) ez), herritar
garatugabe hutsa zela, konstrukto ideologikoak pil-pilean dauden
ERREALITATEak direla ez zekitenak...

-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: merka a bildua artez.net
Bidalia: asteazkena, 2006.eko irailak 27 12:25
Nora: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] ER: soziologian herritartasuna = hiritartasuna


Hiritartasuna mugez gain doan kontzeptua da, beste errealitate bat
definitzen duena: guztiok gara hiritarrak, baina herrialde bateko kide
garenez, herrialde horretako herritarrak gara. Hiritartasun kontzpetuak muga
hori apurtzen du eta mundu osoan, gizartean ematen den egoera bat
adierazteko erabiltzen da: parte hartzen duen pertsona, eskubideak dituena,
betebeharrak ditena... hori hiritarra da. Eskubide eta betebehar horiek
aitortuta ez dituenean herritarra izan daiteke, biztanlea, herri bateko
kide, baina ez hiritar. Beraz, eta nire ustez, eztabaida etimologikotik
harago doan zerbaitetaz ari gara. Eta klasikoek ez zituzten jorratu gaur
egun pil pilean dauden errealitate guztiak, horietara guk moldatu beharra
dugu.

Ugaitz.




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago