[itzul] EHBSHEDIA [Lehen: Re: ER: soziologian... eta Ergatiboaren...] edo inpaktu anbientala

Terminologia BITEZ LOGOS terminologia a bildua bitez.com
Ost, Ira 27, 17:27:02, CEST 2006


Gaiaren lerroan idatzitako sasisigla argitze aldera:

EHBSHEDIA - Ergatibo Hiritarraren Behar Soziologikoak Herritartasunari 
Eragiten Dion INPAKTU ANBIENTALA

Eztabaida-lerro biei ere arras interesgarri deritzegun arren, gaude, ez ote 
den frantses haizearen eragina izan horren basa(itzul)mortu luzea eta gero, 
halako batean, parte-hartze andana hori perretxikoak legez agertzea.
Dena den, introito labur hori iritzi-zaparradaren erdian atergunetxo bat 
sortzeko besterik ez da izan. Beraz, goazen harira:

Dagoeneko asmatu duzuenez, delako "inpaktu anbientala" dugu 
laguntza/aholku-eskearen gaia.
Iturriak aipatu gabe (guztiok erabili ohi ditugunak baitira), aukera hauek 
bilduko ditu, besteak beste, euskararen hiztegi edo datu-base nagusietan 
begiratzen duenak:

ingurumen-inpaktu
ingurune-inpaktu
ingurumen-eragin
ingurumeneko eragin
ingurumenaren eragin
ingurumenaren gaineko eragin

Atrebituko al da inor normalkuntzaren salabardoari kirtenetik helduta 
erreka horretatik "korrokoi" egokia harrapatzeko ahaleginari ekiten!

Esker mila eta ez adiorik.

Iñaki
BITEZ LOGOS

At 16:00 27/09/2006 +0200, you wrote:
>"Nik ez diot, bada, hiritartasun hitzari problemarik aurkitzen... nire 
>lanerako."
>Ugaitz
>
>Nik ere ez diot "hiritartasun" hitzari problemarik aurkitzen; .... baina 
>behar hori ez dut argi ikusten.
>Bakartxo
>
>-----Mensaje original-----
>De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
>nombre de merka a bildua artez.net
>Enviado el: miércoles, 27 de septiembre de 2006 15:37
>Para: ItzuL
>Asunto: Re: [itzul] ER: soziologian herritartasuna = hiritartasuna



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago