[itzul] EHBSHEDIA [Lehen: Re: ER: soziologian... eta Ergatiboaren...] edo inpaktu anbientala

Alfontso Mujika alfon a bildua elhuyar.com
Ost, Ira 27, 18:03:29, CEST 2006


Ingurumen Hiztegi Entziklopedikoaren bertsio berrituan (Ingurumen Sailaren
web gunean jarriko dute aurki, dirudienez), Terminologia batzordetik pasatu
eta gero, honela gelditu da:

<<<
ingurumen-inpaktu (termino nagusia)
SIN: ingurumenaren gaineko eragin; ingurumen-eragin (termino onartua)
>>>

Terminobakarrismoaren gurtzaileei ez zaie asko gustatuko, beharbada, termino
bat baino gehiago agertzea; horientzat dago 'termino nagusia' delakoa.
Erdaretan, dena den, ez pentsa termino bakarra dagoenik. Hona hemen hiztegi
horretan bertan bildutako erdal terminoak:

en environmental impact; impact
es impacto ambiental; impacto medioambiental
fr impact; impact sur l'environnement; incidence sur l'environnement


Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Terminologia BITEZ LOGOS
Enviado el: miércoles, 27 de septiembre de 2006 17:27
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] EHBSHEDIA [Lehen: Re: ER: soziologian... eta
Ergatiboaren...] edo inpaktu anbientala


Gaiaren lerroan idatzitako sasisigla argitze aldera:

EHBSHEDIA - Ergatibo Hiritarraren Behar Soziologikoak Herritartasunari
Eragiten Dion INPAKTU ANBIENTALA

Eztabaida-lerro biei ere arras interesgarri deritzegun arren, gaude, ez ote
den frantses haizearen eragina izan horren basa(itzul)mortu luzea eta gero,
halako batean, parte-hartze andana hori perretxikoak legez agertzea.
Dena den, introito labur hori iritzi-zaparradaren erdian atergunetxo bat
sortzeko besterik ez da izan. Beraz, goazen harira:

Dagoeneko asmatu duzuenez, delako "inpaktu anbientala" dugu
laguntza/aholku-eskearen gaia.
Iturriak aipatu gabe (guztiok erabili ohi ditugunak baitira), aukera hauek
bilduko ditu, besteak beste, euskararen hiztegi edo datu-base nagusietan
begiratzen duenak:

ingurumen-inpaktu
ingurune-inpaktu
ingurumen-eragin
ingurumeneko eragin
ingurumenaren eragin
ingurumenaren gaineko eragin

Atrebituko al da inor normalkuntzaren salabardoari kirtenetik helduta
erreka horretatik "korrokoi" egokia harrapatzeko ahaleginari ekiten!

Esker mila eta ez adiorik.

Iñaki
BITEZ LOGOS

At 16:00 27/09/2006 +0200, you wrote:
>"Nik ez diot, bada, hiritartasun hitzari problemarik aurkitzen... nire
>lanerako."
>Ugaitz
>
>Nik ere ez diot "hiritartasun" hitzari problemarik aurkitzen; .... baina
>behar hori ez dut argi ikusten.
>Bakartxo
>
>-----Mensaje original-----
>De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
>nombre de merka a bildua artez.net
>Enviado el: miércoles, 27 de septiembre de 2006 15:37
>Para: ItzuL
>Asunto: Re: [itzul] ER: soziologian herritartasuna = hiritartasuna




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago