[itzul] EHBSHEDIA [Lehen: Re: ER: soziologian... eta Ergatiboaren...] edo inpaktu anbientala

Terminologia BITEZ LOGOS terminologia a bildua bitez.com
Ost, Ira 27, 18:20:56, CEST 2006


Gurean, Alfonso, _terminobakarrismoa_ eta _okurrittuzaidanterminismoa_ zaku 
berean sartzen ditugu.
Horrexegatik dauka gure on line hiztegiak (akatsak eta guzti) 
sinonimoetarako lerro bat baino gehiago.
Esan bezala, esker mila argi-printzagatik.

Iņaki
BITEZ LOGOS

Alfontsoren erantzun zuhurra:
>Ingurumen Hiztegi Entziklopedikoaren bertsio berrituan (Ingurumen Sailaren
>web gunean jarriko dute aurki, dirudienez), Terminologia batzordetik pasatu
>eta gero, honela gelditu da:
>
><<<
>ingurumen-inpaktu (termino nagusia)
>SIN: ingurumenaren gaineko eragin; ingurumen-eragin (termino onartua)
> >>>
>
>Terminobakarrismoaren gurtzaileei ez zaie asko gustatuko, beharbada, termino
>bat baino gehiago agertzea; horientzat dago 'termino nagusia' delakoa.
>Erdaretan, dena den, ez pentsa termino bakarra dagoenik. Hona hemen hiztegi
>horretan bertan bildutako erdal terminoak:
>
>en environmental impact; impact
>es impacto ambiental; impacto medioambiental
>fr impact; impact sur l'environnement; incidence sur l'environnement
>
>
>Alfontso Mujika
>Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago