[itzul] itzulpen memoriak berriro

itziar.bernaola a bildua ehu.es itziar.bernaola a bildua ehu.es
Or, Api 27, 08:59:35, CEST 2007



Itzulpen memoriei buruz norbaitek zerbait galdetu edo hitz egiten
duenean, beti iruditzen zaigu oso ikuspegi desberdinetik ikusten dugula
gaia, edo, bestela, oso galduta gaudela gai honetan. Bestalde, oso
gogoko dugu itzulpen memoriez hitz egitea, zer ikasi asko daukagula
iruditzen zaigulako eta baliabideek eurek ere zer hobetu asko.

Horrela, bada, Karlosen erantzuna irakurri ondoren, hona hemen gure
galderak edo gogoetak:

A) memoria txikiak erabiltzea zergatik da memoriak eskaintzen dituen
abantailen kalterako? Zein desabaintaila ditu (arlo horretan)? Izan ere,
nahiz eta memoria txikia erabili, badaukazu aukera lotura ezartzeko
memoria handiarekin eta memoria hori beti izango da errefentzia nagusia.

B) Bai, argi dago memoriak zaindu egin behar direla eta txukun izateak
baduela bere lana, baina zenbat eta zabor gutxiago sartu, errazagoa
izango da ostean egin beharreko beste lan hori, ez? 
Guk ez dugu Wordfast erabiltzen eta ez dakigu zein baliabide dituen,
baina TRADOSek ere baditu iragazkiak zehazteko aukerak eta beste tresna
eraginkor batzuk.

C) Zaborra beti izango da traba, eta zenbat eta unitate gutxiago izan
aukeran (batez ere unitate horietako batzuk "ez zuzenak" badira) orduan
eta errazago eta oztopo gutxiago itzultzailearentzat.

D) aukera bat da hori, baina guztiok dakigu memoriak leku asko behar
duela (gero eta gehiago handituz doan heinean) eta memoria txikien
aukera izanda, ez dugu ikusten, bada, gure ordenagailuari "traba"
gehiago jartzeko premiarik.


Irune Payros
Itziar Bernaola
EHUko itzultzaile-interpreteak



 


 

-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]
Noren izenean: karlos_del_olmo a bildua donostia.org
Bidaltze-data: ostirala, 2007.eko apirilak 27 07:34
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] itzulpen memoriak berriro





a) Proiektu bakoitzak bere memoria = memorien abantailak behar bezala ez
aporbetxatzea.
b) Programa guztiak berdinak izan ez arren, memoriek beti beharko dute
edizio oste moduren bat (gestio lanak, alegia, txukuntzea). Wordfastek,
esaterako, oso iragazki erraz eta erabilgarriak dauzka memoriari sasoian
iraunarazteko.
c) Guk darabilgun memoriak badauka, eduki, zaborra, baina zabor unitate
horiek ez dute traba nabarmenik sortzen. Eta memoriaren tamainari
dagokionez, zenbat mega dira? 400 mega ingurukoa ezin hobeto dabil
Trados 5ean eta Wordfasten...
d) Itzulgai bakoitzak bere proiektu txikia barik, zergatik ez goizero
itzultzaile bakoitzak memoria nagusiaren kopia bat egin (beste izen
bategaz) eta, gero, azken dokumentu zuzendua (baina garbitu bakoa)
memoria nagusian garbitu?

Barkatu arazoaren muina ondo ulertu ez badut....

Karlos del Olmo
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
943424286




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago