[itzul] siglekin bueltaka
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
Ast, Urt 4, 12:30:53, CET 2007
Legebiltzarreko itzultzaileek letra larrien gainean egindako dokumentuak
honela dio:
Erreferentzia arruntak eta generikoak
Antolakundeak behin-behinekoak eta aldi baterakoak badira, txikiz idatz
daitezke.
Lakuako negoziazio-mahaia, Arkauteko mahaia, Legebiltzarreko
kontratazio-mahaia, kalifikazio-epaimahaia, ebaluazio-batzordea,
jai-batzordea...
Orobat, antolakundeak mota arruntekoak eta oso hedatuak badira, txikiz izan
daitezke.
Volkswageneko zuzendaritza, EITBren administrazio-kontseilua, Michelingo
langile-batzordea, Zanbranako administrazio-batzarra, akziodunen batzar
nagusia, SPRIren nazioarteko saila, jatorri-deituraren kontseilu
arautzailea, kooperatibako kontseilu errektorea, museoko patronatua,
energia-clusterra, Legebiltzarreko diruzaintza, burtsan kotizatu,
gabineteko langileak...
Lantaldeen izenak ere txikiz idatziko dira: terrorismoaren biktimen egoera
eta beharrak aztertzeko lantaldea...
Batzuetan organoa barik beste esanahi bat du hitzak (kudeaketa, kargua,
gela, bilera).
bilerako lehendakaritza lehendakariordearen esku utzi, biltzarrean daudenei
galdetzen diet, bi hautagai daude alkatetzarako lehian, Alderdi Sozialistak
eskuratu du Batzar Nagusietako lehendakaritza, zuzendaritza-karguak ...
Erreferentziak generikoak txikiz idatziko dira.
3. SIGLAK ETA AKRONIMOAK
Siglak izen bereziak dira, hitzen lehen letrekin osatuak. Nolanahi ere,
hitz berriak dira, silabaka edo letraka irakurtzen direnak. Tarteko
punturik gabe idazten dira.
a) Idazkera
Antolakunde politikoei dagokienez, bost letra baino gehiago badituzte edo
esateko zailak badira, larriz idatziko dira osorik.
LH, BPG, HAEE...
NATO, NASA, SEPI, CIA, IVA, PAC, PESC, HABE, IHOBE, FORPPA, IRYDA, EIZIE,
SPRI, ELA...
Luzeak direnetan eta merkataritza-alorrekoetan, ordea, hasierako letra
jarriko da bakarrik larriz.
Unesco, Unicef, Cepyme, Euratom, Eurostat, Foratom, Unmovic, Unprofor,
Feoga, Eurodicautom, Sprilur, Visesa...
Agfa, Cepsa, Campsa, Endesa, Fenosa, Ser, Efe, Cope, Perco, Seat, Talgo...
HALA ERE: AVE, ONCE...
Orokorrean, kontsolidatuta daudenak erabiliko dira. Jatorrizko
hizkuntzetakoak bere hartan utziko dira, aurrean edo atzean azalpena dutela
(SDP, PASOK, AI, PP...), erakunde nagusienak izan ezik (NBE, AEB...).
Human Rights Watch (HRW) giza eskubideen aldeko erakundeak.
SEPIk (Industria Partaidetzarako Estatuko Sozietatea) proposamena egin die.
Mugarik Gabeko Sendagileak (MSF) erakundeak jakitera eman duenez.
Epailea urtebetez kargutik kentzea proposatu du Espainiako Botere
Judizialeko Kontseilu Nagusiko (CGPJ) Diziplina Batzordeak.
LTLko 7 a) 10 artikulua.
Akronimoak ere izen bereziak dira, hitzen silaba batzuekin osatuak.
Normalean, hasiera idatziko da bakarrik larriz.
Eudel, Eudima, Eustat, Feder, Insalud, Inserso...
Adegi, Adena, Aenor, Colpisa, Confebask, Ave, Banesto, Enagas, Eresbil,
Euskaltel, Fitrans, Fogasa, Muface, Renfe, Repsol, Retevisión, Vasnigue...
Karlos del Olmo
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
943424286
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago