[itzul] siglekin bueltaka
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
Ast, Urt 4, 12:37:08, CET 2007
b) Jokoa
Normalean, zuzenean eransten zaie deklina-marka (EBko...; ikus “Puntuazioa,
marra txikia”). Normalean, zenbakiak marraz bereizita itsasten zaizkie
(ETB-1...; ikus “Puntuazioa, marra txikia”).
Ez dute artikulurik hartzen: CIA eta FBIren, hala dio VWk, MMEri eskatu,
TVEren aurkako salaketa... Salbuespen dira izen arrunt modura erabiltzen
direnak: BEZa barne, CDa grabatu, GIBa dutenak, EPOa hartu, ADNa bildu,
marrazki bizidunen DVDak salgai, nire PCan, LSDari esker...
Pluralean eratutako siglek pluralean jokatzen dira, noski: AEBen ustez,
AABek salatu dute, ABEetako espazio-agentziak...
Laburdura batzuk ere sigla modura har daitezke: Repsol SA, Goitegi
Altzairuak SM...
Sigla eta azalpena segidan badoaz, komarik gabe jarriko dira: EKTSA
Eusakrazko Komunikazio Taldea Sozietate Anonimoa...
Sigla batzuk izen arrunt bihurtu dira: laser, hies, pyme-ak, opa bat...
Karlos del Olmo
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
943424286
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago