[itzul] (gairik gabea)

alfon a bildua elhuyar.com alfon a bildua elhuyar.com
Ast, Urt 4, 13:17:20, CET 2007


<<100 € hilean>> zuzena da
<<100 €/hil>> zuzena da
<<100 € hileko>> zuzena da
<<hileko 100 €>> zuzena da

Baina <<100 € / hilean>> ez da onargarria, nire ustez. Zehatzago esateko,
onargarria litzateke baldin eta sintagma NON kasuan deklinatuta balego (ez
da ZENBAT, baizik eta ZENBATEAN). Hau da, <<100 €/hil>> idazten dugunean,
<<€/hil>> unitatea erabiltzen ari gara, <<100 km/h>> esaten dugunean
<<km/h>> unitatea erabiltzen dugun bezala. Eta unitate horiek honela
irakurri behar dira:

<<100 €/hil>> = ehun euro hileko = hileko ehun euro
<<100 km/h>> = ehun kilometro orduko = orduko ehun kilometro

<<100 €/hilean>> idaztea, <<100 km/h-an>> idaztea bezalakoa da, hau da,
honela irakurri behar dira:

<<100 €/hilean>> = hileko 100 euroan
<<100 km/h-an>> = orduko 100 kilometroan

Horregatik, <<100 €/hilean>> ez da zuzena <<100 EUR/mes>> edo <<100 euros
al mes>> itzultzeko. Izan ere, <<100 €/hilean>> gaztelaniaz jarri behar
izanez gero, <<en 100 euros al mes>> litzateke.

Adibidez:

Zenbat da garajearen alokairua? 100 euro hilean/hileko = hileko 100 euro
Zenbatean alokatu dugu garajea? hileko 100 euroan

Alfontso



> zuri be urte barri on!
>
> hobesten dogu .... 100 € / hilean
>
> Jatorrizko mezua: og., 2007-01-04 09:26 +0100, egilea: Beitia Alzibar,
> Lidia
>> Urte barri on, danori:
>>
>> Bazterrrak nahasteko asmoarekin edo, hona gure zalantza, aukera anitzeko
>> galdera eran planteatuta:
>>
>> 1. 100 EUR / mes
>>
>> a.- 100 EUR / hil
>> b.- 100 EUR / hila
>> c.- 100 EUR / hilabete
>> d.- 100 EUR / hilabetea
>>
>> 2. 100 euros al mes
>>
>> a.- 100 euro hileko
>> b.- 100 euro hilabeteko
>> c.- 100  euro hilean
>> d.- 100 euro hilabetean
>>
>> OHARRA: galderaren batean bi aukera ondo egotea posible da?
>
>




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago