[itzul] Salburua, zalantza

LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER larrinaga_asier a bildua eitb.com
Or, Urt 5, 09:48:32, CET 2007


	2004an ETBk galdera hau egin zion Euskaltzaindiari:

>>AMAIERAKO -a ZER DA, ARTIKULUA ALA BEREZKOA?

Abandoibarra
Asua
Arratia
Ipurua (Eibarren futbol-zelaia)
Salburua (Gasteiz)
Ibaia (Alavesen entrenalekua)
Ergobia (Astigarraga)<<

	Eta Euskaltzaindiak erantzun hau bidali zuen.

>>Erantzuna:
Abandoibarra, Asua, Salburua, Ibaia eta Iparraldea:  -a hori artikulua da
eta deklinatzean gogoan izan behar da. 

Bokal + artikulu amaiera dutenak Bizkaia bezala: Bizkaia, Bizkaian, baina
Bizkaiko, Bizkaitik, Bizkaira.  

Kontsonante + artikulu amaiera dutenak: Ez dago erabakita, baina badirudi
egokiena hau dela: Abandoibarra, Abandoibarrean, Abandoibar(re)tik,....

Ipurua berez Ipuruaga izenaren laburpena denez, -a hori ez da artikulua.

Ergobia: ez dago datu nahikorik irizpena emateko.<<

Asier Larrinaga



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago