[itzul] siglekin bueltaka

LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER larrinaga_asier a bildua eitb.com
Or, Urt 5, 13:16:24, CET 2007


	Uste dut guztiz zilegi dela erakunde batek bere organoak letra
larriz idaztea: <<EiTBren Administrazio Kontseilua>> jartzen dugu EiTBn.
Horrek ez du kanpoko inor behartzen. Enpresa barruko jokabidea baino ez da.

	Letra larriz zein xehez idatzi, akronimoa sortu nahi izanez gero,
maiuskulaz egin beharko da: EITBren AK. EiTBn ez da horrelako akronimorik
erabiltzen, eta oso logikoa ere ez dirudi letra larriz nabarmendu nahi dena
akronimo ilun baten atzean ezkutatzen hastea. Baina horretan ez naiz
sartuko.

	Beste gauza bat. <<Kontseilu Errektorea>> ez zait egoki iruditzen.
Euskaltermen hala dator, enpresa arlorako. Nik <<Gobernu Kontseilua>> esango
nuke.

	Batetik, Hiztegi Batuak ondo adierazten du <<errektore>> hitzak zein
muga dauzkan euskaraz: izena dela, eta hezkuntzaren arloari dagokiola. Nik,
behintzat, hitz hori hala ulertzen dut.

	Bestetik, <<rector>> / <<que rige>> hitzen eremu semantikoa euskaraz
<<zuzendu>>, <<gobernatu>>, <<agindu>>... aditzen familiek betetzen dute.

Asier Larrinaga



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago