[itzul] Firefox eta GAO

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Ost, Urt 10, 09:43:23, CET 2007


Zuetako batzuk ohartuko zineten, honez gero, Firefox 2.0rekin arazoak 
direla Gipuzkoako aldizkari ofizialeko iragarkiak behar bezala 
bistaratzeko. Badakit ez dela ikaragarrizko hutsunea ;-), baina behar 
denean korapilo handi samarra gerta daiteke.

Firefox-ek mezu hau ematen du 
https://ssl4.gipuzkoa.net/boletin/asp/index.asp helbideko egutegian klik 
eginez gero:

«Firefox ezin da modu seguruan ssl.gipuzkoa.net-ra konektatu erabiltzen 
duen segurtasun protokoloa ezgaiturik bait dago».

Bide batez, mezu horretan «baitago» zuzendu beharko litzateke, baina 
natorren harira: arazoa segurtasun protokoloak sortzen du.

Hori konpontzeko eta Gipuzkoako aldizkari ofizialeko iragarkiak ongi 
bistaratzeko, hau egin behar da:

- Firefox-en helbide leihotxoan, idatzi about:config eta sakatu intro.

- Zerrenda luuuuuze horretan, bilatu parametro hau: 
security.ssl3.rsa_rc4_40_md5

- Kurtsorearekin hautatuta, intro eman bere gainean. Balioa izeneko 
zutabean, true ipiniko du.

Arazoa konponduta dago. Proba egin helbide honetan:
https://ssl4.gipuzkoa.net/boletin/asp/index.asp

Ezkerreko egutegian, klik egin gaurko egunaren gainean eta, ezusterik ez 
dela, ongi bistaratu behar da.



Oharra: www.librezale.org-ko adiskideei zor diet azalpena eta konponbidea.


-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago