[itzul] Euskarazko testua ezkerrean
Bittor Hidalgo
bittorhidalgo a bildua wanadoo.es
Ast, Urt 11, 13:13:14, CET 2007
Nik ez dut legerik edo araurik ezagutzen. Baina bada falazia bat honetan
(ere). Eta da, "euskarari lehentasuna edo man nahi zaiola, hau lehenik
emanez, eta beraz irakurketan ezkerretik hasten garenez, ezkerreko lerroa
euskarari". Kontua da publizitate ikerketa guztiek diotela irakurleak
lehenik begiratzen diola testu batean eskuinari eta goiko aldeari. Hori dela
ikusiena, erakargarriena eta eragingarriena. Horregatik egunkarietan
publizitatea garestiagoa da eskuineko orrialdeetan ezkerrekoetan baino, eta
goialdean behealdean baino. Gainera, nornahik geure esperientziaz hausnartu
genezakeen eran, askoz ere erosoagoa da bistarentzako eskuineko zutabea
irakurtzea, ezkerrekoa baino (behintzat ondo eta osorik irekitzen diren
txosten edo liburusketan; agian ez hainbeste, enkoadernazio eskaseko
liburuetan eta), ezkerreko zutabea beti da nekezagoa (guk bezala ezkerretik
eskuinera irakurtzen dugunontzat; eta alderantziz, arabiar, hindu, japoniar
edo eskuinetik ezkerrera irakurtzen dutenentzat).
Beraz, euskararen erabilera bultzatu nahi badugu, emantzaiogun honi
irakurgai eta publizitateetan, eskuin eta goiko aldea (nahiz eta lehen
inpresioan kontraesanean egon "euskara lehen" edo printzipioarekin).
Nire iritzia da, eta segurasko oso eztabaidagarria, ez naizelako aditu
irakurketaren psikologia eta publizitate kontuetan ere, baina hauek
interestatu zaizkidan neurrian ibili ditut nire bideak, eta galdera hau
erantzuteak bide eman dit. Norbait mesedegarri bazaio, ondo; bestela
zakarrontzira.
Ondo izan urte hasiera
Bittor
>
> Administrazioko testurik gehienak euskaraz eta gaztelaniaz idatzirik
> argitaratzen dira, bi zutabetan eskuarki, euskarazkoa ezkerrean dela.
> Badakizue zerbaiten lege edo arauren bat baden euskarazkoa ezkerreko
> aldean
> jarri behar dela agintzen duenik? Zein?
> Eskerrik asko.
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago