Egun on: Arazorik ikusten diozue esaldi honi: "Ziur zaude hori egin nahi duzula?"? Niri holako sentsazio arraro bat ematen dit, ez dakit zergatik. Hobeto ez: "Ziur zaude hori egin nahi izateaz?"? Ala gauza bera da, eta galdu egin dut esaldiaren zentzua, hainbeste aldiz irakurrita? Eskerrik asko, Igor Odriozola Sustaeta