[itzul] ER: ziur egon
Juan Garzia Garmendia
svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Or, Urt 12, 11:11:30, CET 2007
Tira: gauza bera xuabexeago esatekotan nengoen, baina horratx.
Uste dut gramatikaren ikuspegi estuegi batek eragina dela zuzenketa oker
hori. "Ziur izan/egon" eta beste zenbait aditz iragangaitzek ("konturatu"
eta sinonimoek, besteak beste), -LA perpaus osagarriak hartzen dituzte nahiz
eta "zertaz" izan noski galdera eta ez "zer". Hori horrela da, eta teoriak
moldatu behar du errealitate horretara, eta ez alderantziz.
Batzuek, hala ere, okerragorik ere asmatu dute, desarrazoi berarengatik:
*"Ziur zaude hori egin nahi duzulaz"...
-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Hori-Hori, L.S.A
Bidalia: ostirala, 2007.eko urtarrilak 12 11:01
Nora: odriozola a bildua euskalerria.org; ItzuL
Gaia: Re: [itzul] ziur egon
Postura egingo nuke ez dagoela inor "Ziur zaude hori egin nahi izateaz?"
esaten duenik.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago