[itzul] ER: Cada

itziar.bernaola a bildua ehu.es itziar.bernaola a bildua ehu.es
Al, Urt 15, 08:55:01, CET 2007


Gure ustez, alferrik gabiltza hau ondo, hori txarto , hori egokia eta halakoak eztabaidatzen, izan ere, ez dugu uste kasu honetan hori denik abiapuntua.

Paúlek dio web orri baten itzulpenerako dela eta bere esanetan  ez daki ziur zein den testuingurua (suposatzen da Cada x horas/días...). Beraz, itzulpen egokiaz hitz egin aurretik testuinguru zehatza jakin beharko dugu, "usteak erdi ustel" izaten baitira. Batzuetan ez da erraza hori jakitea eta itzultzaileok izaten dugun lan egoerak ez du bidea errazten, baina lan txukuna egin gura badugu ezinbestekoa da berba edo berba kate bakoitza norako den jakitea, eta hortik abiatuta testua egokitzea. 

Itzultzaileok argi izan behar dugu web orriak ez direla ITZULI behar, ezpada LOKALIZATU, eta hori ikasi bitartean nekez izango ditugu euskaraz web orri txukunak.

Irune Payros eta Itziar Bernaola
EHUko itzultzaile-interpreteak

-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: Juan Garzia Garmendia
Bidaltze-data: ostirala, 2007.eko urtarrilak 12 15:40
Nori: ItzuL
Gaia: [itzul] ER: Cada

Ados, baina, Bizkai mendebaldetik kanpo: "-(e)tik/-(e)an behin".

-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Kepa Diegez
Bidalia: ostirala, 2007.eko urtarrilak 12 14:40
Nora: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Cada


---(r)ik behin

2007/1/12, Paúl Picado <paulpicado a bildua yahoo.es>:
>
> Egun on! Web orrialde bateko hitz zerrenda bat itzultzen ari naiz eta 
> hori agertzen zait. Nola jarriko zenukete? Nik ez daukat ideiarik...
>
> Suposatzen da Cada x horas/días/meses... dela, baina bakarrik agertzen 
> da "Cada" hitza.
>
> Mila esker, aurrez!
>
>
> Paúl Picado Moreno
>
>
>
> ______________________________________________
> LLama Gratis a cualquier PC del Mundo.
> Llamadas a fijos y móviles desde 1 céntimo por minuto.
> http://es.voice.yahoo.com
>



--
Kepa Diegez
etnomet.blogspot.com




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago