[itzul] Contact Center

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
As, Urt 16, 13:40:48, CET 2007


> Orain arte hainbat erakunde eta enpresak telefono bidezko
> kontsulta-zerbitzua eskaintzen zuten. Zerbitzu horren izena ingelesez,"Call
> Center" omen zen. Gaur egun, telefonoz ez ezik e-mailez eta interneteko
> atari bidez iritsitako galderak ere erantzuten dituztela adierazteko,
> "Contact Center" hori sortu digute.
> Euskaraz eman beharra izan duzue inoiz?

Uste dut irtenbiderik onena dela «Bai Esan» zentroa, zerbitzua, bulegoa 
edo dena delakoa. Joan den urtearen amaieran, Eguberri usainetan irrati 
publiko batek antolatu ohi duen telefono bidezko diru bilketa batean 
hala aitortu zuen esatariak, behin eta berriro.

Umilkeriak albo batera utzita, oso oker ez banago Gipuzkoako Foru 
Aldundian esan genion, lehenengoz, «Bai Esan» halako komunikazio zentro 
bati, Gipuzkoako suhiltzaile etxeek darabiltenari, hain zuzen ere.

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago