[itzul] Ez du bueltarik ematen

Julian Maia julian.maia a bildua ehu.es
Ost, Urt 17, 10:53:50, CET 2007


Ez dut bazterrik nahasi nahi, baina ttikitan gure herrian, Lesakan,
"ordainak eman" erraiten zen, erdarazko "dar las vueltas" edo horrentzat.
Gaur egun sobera zaharra edo desegokia ote da "ez du ordainik ematen"
jartzea?
Julian Maia

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre
de Xabier Aristegieta
Enviado el: lunes, 15 de enero de 2007 12:38
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Ez du bueltarik ematen

Benetan diotsut (eta ez nabil "kilimarik bilatu" nahian): esaldi hori, "ez
du bueltarik ematen", eta fotokopiagailu bati buruz, irakurtzean, hasieran
interpretatu dudana da paperezko orriari ez ziola bueltarik ematen.

Niri, testuinguru horretan, ulergarriena jadanik proposatutako "ez du
dirurik itzultzen" iruditzen zait.

Xabier
----- Original Message ----- 
From: <Ales_Bengoetxea a bildua donostia.org>
To: <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Monday, January 15, 2007 10:46 AM
Subject: [itzul] Ez du bueltarik ematen


>
>
>
>
> Fotokopiagailu batean jartzeko da esaldi hori. Nola behar du euskara
> "bedeinkatuan"?
>
>
>
>
>
>
> Euskararen Donostia Patronatua
>
>
> udala_euskara a bildua donostia.org
>
>
> http://www.euskaraz.net
>




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago