[itzul] ER: gogo gutxi/txikia

Julian Maia julian.maia a bildua ehu.es
Ost, Urt 17, 11:02:54, CET 2007


"Gogoa ttikia dut hori egiteko" eta holakoak ez dira nire iduriko ahantziak
edo Txirritaren garaikoak eta. Berrogeita hamar urte ingurukook, zenbait
tokitan, normalak ditugu horiek. Borrokan sartzeko batere asmorik gabe,
holakoak ez dira baztertu behar nire ustez, "gaurko euskara" delako batean
sartzen ez omen direlako.
Julian Maia

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre
de Juan Garzia Garmendia
Enviado el: martes, 16 de enero de 2007 11:03
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] ER: gogo gutxi/txikia

Bai, hala-edo dira gauzak gaurko euskaran. "Gogo txikiya daukate" hori
Txirritarena da, baina ez dut ezagutzen beste adibiderik.

Hori, hala ere, "txiki" hitzari dagokio. "Gogo eskasa", esate baterako, aski
arrunta da.

Bestalde, eta buru karratuegiak apur bat lasai daitezen, esan beharra dago
"gut(x)i" hitza ez dela jatorriz nahitaez zenbakarria, "apur" bezalatsu
"txiki"ren sinonimoa ez bada eta, toponimian ere ikus daitekeenez ("gut(x)i"
= "menor"). Beraz, artikulua eramatea gorabehera, zenbakarri zein zenbakaitz
da "gutxi", eta hortik erabilera.

Dena esateko, "asko" ere berdintsu erabiltzen da likidoekin-eta: "ur asko"
ez da "X ur", eta "ur handia" ez da noski berdin irudikatzen. "Pazientzia"
eta abar, aldiz, ez dira berdin irudikatzen, eta, kantitatez neurtu
beharrean, nolakotasunez neurtu ohi dira (handia/eskasa). "Gutxi"rekin,
aiseago gertatzen da kantitate/nolakotasun bereizkuntza horren
neutralizazioa, "asko"rekin baino.

Jakina, erdaratik dator, jatorriz, kontu hori ere (baina pluralaren markak
bereizten ditu adierak, euskaraz ez bezala): mucho/a (kantitatea) /
muchos/as (kopurua). Izan ere, gaztelaniaz, ia erabat baztertu du, hizkera
arruntean, "mucho/a"k "gran(de)": mucha paciencia/suerte / gran
paciencia/suerte.

Beste nonbait esanak ditut axkarkeria batzuk nolakotasunak kantitate
bihurtze horren alderdi ideologikoaz; alegia, hizkuntzaren bilakaera horrek
zer adierazten duen gure gizarteaz, maitasuna bera ere kontularitza bihurtu
baitugu, harako kate ospetsuan bezala: "atzo baino gehiago...".

Hori, ordea, beste kontu bat da.

-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Sergio Azkarate Beitia
Bidalia: astelehena, 2007.eko urtarrilak 15 12:19
Nora: Itzul
Gaia: [itzul] gogo gutxi/txikia


Egun on.

Badakit muga jartzea ez dela erraza kontu horretan.

Edozelan ere, "handi/txiki", "asko/gutxi", "luze/labur" horiek direla-
eta, "Kalko okerrak" liburuan esaten da "gogo txikia daukate" eta
horrelakoek zaharkitu-kutsua dutela; baina "gogo gutxi daukate"
erabiltzen badugu, ez da gauza bera esatea "hiru gogo daukate"?
Zorrotz jokatuta.


Hau da, "gogo txikia" edo "pazientzia txikia" horien aurrean,
egokiagotzat jo beharko genituzke "gogo gutxi" eta "pazientzia gutxi"?


Sergio



GOIENA




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago