[itzul] Estatuto de autonomía del País Vasco eta SEKULA BETIKO LURRALDEA
Mikel Iriarte
mikeli a bildua parlamento-navarra.es
Ost, Urt 17, 13:19:23, CET 2007
Oro har, ados. Dena den, nire iritziz, iparraldekoak ez dira gaur egun (ez orain 30 urte) Euskadi hitzarekin identifikatzen, eta nafarrak gero eta gutxiago -seguruena politikaren bilakaeraren ondorioz-. Horrenbestez, bilakaera politikoa gustatu nahiz ez gustatu, zeuentzat bi izen (País Vasco eta Euskadi) hartu nahi izan zenituztenez, eta hirugarrena (Euskal Herria) lege testu batean eginiko akats baten ondorioz hartu zenutenez, niregatik gorde itzazue lehenbiziko biak (Euskadi eta País Vasco), baina zuzendu hirugarrenarekin (Euskal Herria) eginiko akats negargarria.
----- Original Message -----
From: "Ander Altuna" <zuzentzailea a bildua ueu.org>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Wednesday, January 17, 2007 12:44 PM
Subject: Re: [itzul] Estatuto de autonomía del País Vasco eta SEKULA BETIKO LURRALDEA
> Baina arazoa ez dagokio soilik itzulpengintzari. Nire aburuz, atzean
> dagoen arazoa guztiz politikoa da. Izan ere, Gernikako Estatutuaren
> garaian Euskadi, Euzkadi, Euskal Herria gauza bera adierazteko
> erabiltzen ziren (sartu barik Euskadi (edo Euzkadi) terminoa egokia
> edota beharrezkoa zen ala ez). Adibideak milaka: Euskadi Ta Askatasuna;
> gu gara Euskadiko gazteri berria; Nafarroa Euskadi da; gora Euskadi
> askatuta, eusko gudariak gara Euskadi askatzeko... berdin Gernikan,
> Zarautzen, Gasteizen, Lizarran, Donibane Lohizunen, Baigorrin,
> Altzürükün... Estatutuaren aldeko abertzaleek Euskadi/Euskal Herri
> osorako zela zioten, nahiz hasiera batean lurralde zati bat soilik
> hartu; kontrakoek, berriz, hura ez zela Euskadi/Euskal Herri osorako eta
> zatiketa ekarriko zuela. Testuinguru horretan, nire ustez, batzuk saiatu
> ziren ez zena izan balitz moduan izendatzen eta hortik sortu ziren
> arazoak (gogoratu Eusko Jaurlaritzaren lehenengo armarri
> instituzionalean Nafarroako kateak ere ageri zirela eta gerora kendu
> behar izan zituztela). Finean, nahi eta ezin. Garai bateko dena
> itzultzeko joerak, gainera, gaur egun ez du zentzu handirik eta ez dakit
> zergatik itzuli behar den Euskadi edo Euskal Herria. "Vivo en
> Euskadi/vivo en Euskal Herria" esatea ez da hain zaila. Beharbada,
> bakoitzari berea itzuli behar zaio eta esan beharko genuke Hego Euskal
> Herrian (Hego Euskadin) bi euskal autonomia erkidego daudela: Araba,
> Bizkai eta Gipuzkoako Autonomia Erkidegoa eta Nafarroako Autonomia
> Erkidegoa (edo zergatik ez Mendebaldeko Euskal Autonomia Erkidegoa eta
> Ekialdeko Euskal Autonomia Erkidegoa).
>
> Mikel Iriarte(e)k dio:
> > Bai, bai. Nahi duzun guztia. Baina Gernikako Estatutua erdaraz pentsatu zen, erdaraz idatzi zen eta, batez ere, erdaraz negoziatu zen. Onetsi ere erdaraz egin zen, Euskadin eta Espainiako Gorteetan. Eta onetsitako testuak bi izen eman zizkion sortzen zuen autonomia erkidegoari: País Vasco (erdaraz) eta Euskadi (euskaraz). Euskarazko itzulpenean, berriz, itzultzaileak, legegileaz gainetik, bi izen horiek itzuli zituen: País Vasco = Euskal Herria; Euskadi = Euskadi. Horrekin beste izen bat, hirugarrena, Euskal Herria, eman zion euskal autonomia erkidegoari. Horretaz naiz ni kexu. Eta maula horrek hainbeste urtez iraun izanaz. Eta IVAPen itzulpen berrian gauzak aldatu ez izanaz. Eta itzulisten egoten diren "antologiarako" atal horretan inork -ezta nik ere- azaldu ez izanaz euskal itzulpengintzaren historian egindako barbaridaderik handiena.
> >
> >
> > ----- Original Message -----
> > From: <jon-agirre a bildua ej-gv.es>
> > To: <itzul a bildua postaria.com>
> > Sent: Wednesday, January 17, 2007 10:11 AM
> > Subject: [itzul] RE: Estatuto de autonomía del País Vasco eta SEKULA BETIKO LURRALDEA
> >
> >
> > Ez da hemen eztabaidatzeko, baina labur-labur eta ñabardura guztiak galdu arren...
> >
> > Rosellokoek badakite katalanak direna Katalunia erkidegoa gorabehera.
> > Ipar Irlandakoek badakite irlandarrak direna Irlanda estatua gorabehera.
> > Flandeskoek badakite herbeheretarrak direna Herbehereak estatua gorabehera.
> > Moldaviakoek badakite errumaniarrak direna Errumania estatua gorabehera.
> > Kosovokoek badakite albaniarrak direna Albania estatua gorabehera.
> > ...
> > Europako guztiek badakite europarrak direna Europar Batasuna gorabehera.
> >
> > Eta nik ez dut sinesten Nafarroakoek ez dakitenik euskal herritarrak direna Euskal Herria erkidegoa dagoelako. Iparraldekoek behintzat argi daukate badirena.
> >
> > Errealitateak eta proiektuak ezin dira nahastu, eta errealitateak eta errealitateak ere ez. Errealitate politikoan Euskal Herria, País Vasco, Euskadi: autonomia-erkidego bat da. Errealitate ez politikoan Euskal Herria zabalagoa da eta Euskadi ez da ezer. Proiektu politikoan Euskal Herria, Euzkadi, Euskadi, Vasconia... autonomia-erkidegoa baino zabalagoa da. Pays Basque errealitatean eskualde turistiko bat da. Proiektuan, Departamendua...
> >
> > Jon
> >
> >
> > -----Mensaje original-----
> > De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Mikel Iriarte
> > Enviado el: martes, 16 de enero de 2007 15:06
> > Para: ItzuL
> > Asunto: Re: [itzul]Estatuto de autonomía del País Vasco eta SEKULA BETIKO LURRALDEA
> >
> > Gernikako Estatutua gaztelaniaz irakurri eta bi izen ematen dizkio sortzen duen autonomia erkidegoari: País Vasco eta Euskadi. Euskarazko testua (BOEn argitaratu zen itzulpen zaharra eta IVAPen itzulpen berria) irakurri eta bi izen horien itzulpena ematen du: Euskal Herria eta Euskadi.
> >
> > Horrenbestez, Gernikako Estatutuaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak bi izen dauzka erdarazko testuan, bi izen dauzka euskarazko testuan eta hiru izen dauzka bi testuak begiratuz gero.
> >
> > Euskal Herri antropologiko, linguistiko, kultural eta abarreko gainerako jendeak nongoa ote den ez du jakin harrezkero.
> >
> > Estatutuaren itzultzaileak sorturiko "legezko" egoera negargarri hori alde batera utzita, nik uste dut estatutua idatzi zutenek bi izen eman nahi izan zizkiotela erkidego horri: Euskadi (euskaraz) eta País Vasco (erdaraz). Horrekin, euskaldun guztien País Vasco, Pays Basque, beraientzat hartu zuten, baina ez zuten Euskal Herria izena beraientzat hartu (harik eta itzultzailea iritsi zen arte).
> >
> > Garai berezi eta nahasi haiez geroztik, Euskal Herriko Unibertsitatea dago, Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkari Ofiziala, Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko Legea dago, eta abar, nafarrontzat eta iparraldekoentzat guztiz "martzianoak" direnak. Orain ez dago horri buelta ematen ausartuko denik.
> >
> > Horrenbestez, nire ikuspuntu xumetik, lehenbizi IVAPek hirugarren itzulpena egin beharko luke, eta hura Eusko Legebiltzarrak onetsi eta BOEn argitaratu (casi nada); bigarrenik, Euskal Autonomia Erkidegoari erreferentzia egiten dioten "Euskal Herri" guztiak aldatu beharko lirateke.
> >
> > Euskadi har daiteke Euskadi Autonomia Erkidegoa izendatzeko (nahiz eta hori ere guztion ondarea ere bazen -garai batean Nafarroan eta Iparraldean ere Gora Euskadi oihukatzen zen-), eta País Vasco ere bai (hori ere dolorez), baina utzi sikiera Euskal Herria, ala?
> >
> >
> >
>
>
> --
> Ander Altuna Gabiola
> Udako Euskal Unibertsitatea
> Erribera 14, 1.D / 48005 BILBO
> (00 34) 94 679 05 46
> zuzentzailea a bildua ueu.org / www.ueu.org
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago