[itzul] Estatuto de autonomía del País Vasco eta SEKULA BETIKO LURRALDEA
Mikel Iriarte
mikeli a bildua parlamento-navarra.es
Ast, Urt 18, 08:38:03, CET 2007
Eztabaida hau hasi zen batek galdetu zuenean Euskadi ala Euskal Herria erabili behar ote zuen bere testuetan, eta nik nire iritzia eman nuen. Eta iritzia eman nuen argudiatuz Euskal Herria izena okerbidez sartu zela Gernikako Estatutuaren itzulpenean, eta nahiago okerbidez sartu bazen. Eta egungo Euskal Autonomia Erkidegoaren izenak bi direla, zuen lege nagusiaren erdarazko testuaren arabera, Euskadi eta País Vasco. Eta logikak dioela Euskadi euskarazko izena dela eta País Vasco erdarazkoa. Eta Euskal Herria estatutuaren euskarazko itzulpenean baizik ez dela ageri erkidego horren izen gisa, País Vasco euskaratzeko. Eta hori zuzendu beharko litzatekeela: edo itzulpenetik Euskal Herria kenduz, edo Estatutuaren erdarazko eta euskarazko testuetan ezarriz Euskal Autonomia Erkidegoak bi izenekin konformatu ez eta hiru izanen dituela, Euskadi, País Vasco eta Euskal Herria.
----- Original Message -----
From: <jon-agirre a bildua ej-gv.es>
To: <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Wednesday, January 17, 2007 3:13 PM
Subject: [itzul] RE: Estatuto de autonomía del País Vasco eta SEKULA BETIKO LURRALDEA
Horrexekin ez nago, ba, konforme. Ez "itzulpenaren historian egin den barbaridaderik handiena" , ezta hurrik eman ere, ez "akats negargarria" negarberatasuna gorabehera.
Euskal Herriak (euskal herrialdeek) bere antolaketa erabakitzeko izan duen zirrikituan, hiruk erabaki dute kulturaz, hizkuntzaz, historiaz eta tradizioz existitzen den batasun sakabanatu horri ahal den neurriko forma politiko-administratiboa ematea, inor baztertu gabe. Iparraldeak ezin izan zuen ezer esan Euskal Herri osatuaren enbrioi osatu gabe horretan parte hartzeaz(auskalo zer esango zuten, egin dar-dar), eta Nafarroa Garaiak, gonbit berezia izanik ere uko egin zion, gutxienez herritarren ordezkarien borondatez. Horrela gogoratzen dut nik, duela 27 urteko Estatutuaren sorrera.
Hortik diozu, Euskal Herri politikoa (euskal herrialde guztiek osatzen dutena) osatu nahi duten herrialdeek uko egin behar diotela beren batasun enbrionario horretarako Euskal Herri izena erabiltzeari (!?). Noski Irlandak ere ez dauka eskubiderik izen hori izateko Irlanda osoa izan arte. Beharbada Alemaniak ere izena aldatu beharko du galdutako lurraldeak berreskuratu arte. Espainiak ere Gibraltar bereganatu arte izena aldatu beharko luke. Baina kontua da gibraltartarrek ez dutela Espainia osatu nahi (batzuek bai baina gehienek ez), nafarrek bezala, ez baitute Euskal Herri politikoa osatu nahi (batzuek bai baina gehienek ez, beraz Nafarroak oraingoz ez du nahi, eta badira 27 urte borondaterik eza azpimarratzen diharduela, hautatzen dituen ordezkariak hautatuz).
Baina jarrai dezagun goiburu absurdu horrekin: Arabak izena aldatu beharko du Trebiñu eta Argantzun bereganatu arte, eta Bizkaiak Billaberde. Eta ildo horretatik jarraituz, noizbait Mendebal, Ekialde eta Iparralde elkartzen bagara, beti faltako da, esate baterako, Eskiula, Biarnon kokatu baitute, eta euren errespetuz orduan ere ezingo gara Euskal Herria izan. Dena ala ezer ez, ezer ez da. Onena da, izan ere, onaren etsairik handiena. Horri integrismoa deritzo. Eta horrekin ez nago konforme.
Euskal Herria sei herrialdek osatzen dugu hizkuntzaz, kulturaz, etniaz eta abar. Baina Euskal Herri politikoa (osatu gabea) hiru herrialdek (hauetako bi ere osatu gabeak) osatzen dute inolako espiritu baztertzailerik gabe, aitzitik, nahiaren nahiaz besteek inperialista deitzeko arriskuraino helduta baizik.
Beraz, eta itzulpenera itzuliz, Euskal Autonomia Erkidegoa da Euskal Herri politikoa. Testuetan EAE edo Euskal Autonomia Erkidegoa erabiltzen dugu, Euskaltzaindiak hala esanda, eta Nafarroako Foru Erkidegoa (hau ere Euskaltzaindiak esanda). NFE Euskal Herriko autonomia-erkidegoetariko bat da baina bere borondatez ez da euskal autonomia-erkidegoa (ez du nahi) nafar autonomia-erkidegoa baino. Hala ere, zilegi da EAEn Euskal Herri izena zentzu politikoan erabiltzea, are gehiago ikuspegi paneuskalduna duen erkidego bakarra denean, eta egiten dituen gauza asko (ez denak, noski, ez zaiolako tokatzen, ezin duelako) Euskal Herri osoan pentsaturik egiten baititu. Ez da, beraz, Euskal Herria kendu behar; kentzekotan, Euskadi kendu, edota, orain 27 urte ez bezala, gaur egun País Vasco ere ken daiteke.
Ondo izan,
Jon
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Mikel Iriarte
Enviado el: miércoles, 17 de enero de 2007 13:19
Para: zuzentzailea a bildua ueu.org; ItzuL
Asunto: Re: [itzul]Estatuto de autonomía del País Vasco eta SEKULA BETIKO LURRALDEA
Oro har, ados. Dena den, nire iritziz, iparraldekoak ez dira gaur egun (ez orain 30 urte) Euskadi hitzarekin identifikatzen, eta nafarrak gero eta gutxiago -seguruena politikaren bilakaeraren ondorioz-. Horrenbestez, bilakaera politikoa gustatu nahiz ez gustatu, zeuentzat bi izen (País Vasco eta Euskadi) hartu nahi izan zenituztenez, eta hirugarrena (Euskal Herria) lege testu batean eginiko akats baten ondorioz hartu zenutenez, niregatik gorde itzazue lehenbiziko biak (Euskadi eta País Vasco), baina zuzendu hirugarrenarekin (Euskal Herria) eginiko akats negargarria.
----- Original Message -----
From: "Ander Altuna" <zuzentzailea a bildua ueu.org>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Wednesday, January 17, 2007 12:44 PM
Subject: Re: [itzul] Estatuto de autonomía del País Vasco eta SEKULA BETIKO LURRALDEA
> Baina arazoa ez dagokio soilik itzulpengintzari. Nire aburuz, atzean
> dagoen arazoa guztiz politikoa da. Izan ere, Gernikako Estatutuaren
> garaian Euskadi, Euzkadi, Euskal Herria gauza bera adierazteko
> erabiltzen ziren (sartu barik Euskadi (edo Euzkadi) terminoa egokia
> edota beharrezkoa zen ala ez). Adibideak milaka: Euskadi Ta Askatasuna;
> gu gara Euskadiko gazteri berria; Nafarroa Euskadi da; gora Euskadi
> askatuta, eusko gudariak gara Euskadi askatzeko... berdin Gernikan,
> Zarautzen, Gasteizen, Lizarran, Donibane Lohizunen, Baigorrin,
> Altzürükün... Estatutuaren aldeko abertzaleek Euskadi/Euskal Herri
> osorako zela zioten, nahiz hasiera batean lurralde zati bat soilik
> hartu; kontrakoek, berriz, hura ez zela Euskadi/Euskal Herri osorako eta
> zatiketa ekarriko zuela. Testuinguru horretan, nire ustez, batzuk saiatu
> ziren ez zena izan balitz moduan izendatzen eta hortik sortu ziren
> arazoak (gogoratu Eusko Jaurlaritzaren lehenengo armarri
> instituzionalean Nafarroako kateak ere ageri zirela eta gerora kendu
> behar izan zituztela). Finean, nahi eta ezin. Garai bateko dena
> itzultzeko joerak, gainera, gaur egun ez du zentzu handirik eta ez dakit
> zergatik itzuli behar den Euskadi edo Euskal Herria. "Vivo en
> Euskadi/vivo en Euskal Herria" esatea ez da hain zaila. Beharbada,
> bakoitzari berea itzuli behar zaio eta esan beharko genuke Hego Euskal
> Herrian (Hego Euskadin) bi euskal autonomia erkidego daudela: Araba,
> Bizkai eta Gipuzkoako Autonomia Erkidegoa eta Nafarroako Autonomia
> Erkidegoa (edo zergatik ez Mendebaldeko Euskal Autonomia Erkidegoa eta
> Ekialdeko Euskal Autonomia Erkidegoa).
>
> Mikel Iriarte(e)k dio:
> > Bai, bai. Nahi duzun guztia. Baina Gernikako Estatutua erdaraz pentsatu zen, erdaraz idatzi zen eta, batez ere, erdaraz negoziatu zen. Onetsi ere erdaraz egin zen, Euskadin eta Espainiako Gorteetan. Eta onetsitako testuak bi izen eman zizkion sortzen zuen autonomia erkidegoari: País Vasco (erdaraz) eta Euskadi (euskaraz). Euskarazko itzulpenean, berriz, itzultzaileak, legegileaz gainetik, bi izen horiek itzuli zituen: País Vasco = Euskal Herria; Euskadi = Euskadi. Horrekin beste izen bat, hirugarrena, Euskal Herria, eman zion euskal autonomia erkidegoari. Horretaz naiz ni kexu. Eta maula horrek hainbeste urtez iraun izanaz. Eta IVAPen itzulpen berrian gauzak aldatu ez izanaz. Eta itzulisten egoten diren "antologiarako" atal horretan inork -ezta nik ere- azaldu ez izanaz euskal itzulpengintzaren historian egindako barbaridaderik handiena.
> >
> >
> > ----- Original Message -----
> > From: <jon-agirre a bildua ej-gv.es>
> > To: <itzul a bildua postaria.com>
> > Sent: Wednesday, January 17, 2007 10:11 AM
> > Subject: [itzul] RE: Estatuto de autonomía del País Vasco eta SEKULA BETIKO LURRALDEA
> >
> >
> > Ez da hemen eztabaidatzeko, baina labur-labur eta ñabardura guztiak galdu arren...
> >
> > Rosellokoek badakite katalanak direna Katalunia erkidegoa gorabehera.
> > Ipar Irlandakoek badakite irlandarrak direna Irlanda estatua gorabehera.
> > Flandeskoek badakite herbeheretarrak direna Herbehereak estatua gorabehera.
> > Moldaviakoek badakite errumaniarrak direna Errumania estatua gorabehera.
> > Kosovokoek badakite albaniarrak direna Albania estatua gorabehera.
> > ...
> > Europako guztiek badakite europarrak direna Europar Batasuna gorabehera.
> >
> > Eta nik ez dut sinesten Nafarroakoek ez dakitenik euskal herritarrak direna Euskal Herria erkidegoa dagoelako. Iparraldekoek behintzat argi daukate badirena.
> >
> > Errealitateak eta proiektuak ezin dira nahastu, eta errealitateak eta errealitateak ere ez. Errealitate politikoan Euskal Herria, País Vasco, Euskadi: autonomia-erkidego bat da. Errealitate ez politikoan Euskal Herria zabalagoa da eta Euskadi ez da ezer. Proiektu politikoan Euskal Herria, Euzkadi, Euskadi, Vasconia... autonomia-erkidegoa baino zabalagoa da. Pays Basque errealitatean eskualde turistiko bat da. Proiektuan, Departamendua...
> >
> > Jon
> >
> >
> > -----Mensaje original-----
> > De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Mikel Iriarte
> > Enviado el: martes, 16 de enero de 2007 15:06
> > Para: ItzuL
> > Asunto: Re: [itzul]Estatuto de autonomía del País Vasco eta SEKULA BETIKO LURRALDEA
> >
> > Gernikako Estatutua gaztelaniaz irakurri eta bi izen ematen dizkio sortzen duen autonomia erkidegoari: País Vasco eta Euskadi. Euskarazko testua (BOEn argitaratu zen itzulpen zaharra eta IVAPen itzulpen berria) irakurri eta bi izen horien itzulpena ematen du: Euskal Herria eta Euskadi.
> >
> > Horrenbestez, Gernikako Estatutuaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak bi izen dauzka erdarazko testuan, bi izen dauzka euskarazko testuan eta hiru izen dauzka bi testuak begiratuz gero.
> >
> > Euskal Herri antropologiko, linguistiko, kultural eta abarreko gainerako jendeak nongoa ote den ez du jakin harrezkero.
> >
> > Estatutuaren itzultzaileak sorturiko "legezko" egoera negargarri hori alde batera utzita, nik uste dut estatutua idatzi zutenek bi izen eman nahi izan zizkiotela erkidego horri: Euskadi (euskaraz) eta País Vasco (erdaraz). Horrekin, euskaldun guztien País Vasco, Pays Basque, beraientzat hartu zuten, baina ez zuten Euskal Herria izena beraientzat hartu (harik eta itzultzailea iritsi zen arte).
> >
> > Garai berezi eta nahasi haiez geroztik, Euskal Herriko Unibertsitatea dago, Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkari Ofiziala, Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko Legea dago, eta abar, nafarrontzat eta iparraldekoentzat guztiz "martzianoak" direnak. Orain ez dago horri buelta ematen ausartuko denik.
> >
> > Horrenbestez, nire ikuspuntu xumetik, lehenbizi IVAPek hirugarren itzulpena egin beharko luke, eta hura Eusko Legebiltzarrak onetsi eta BOEn argitaratu (casi nada); bigarrenik, Euskal Autonomia Erkidegoari erreferentzia egiten dioten "Euskal Herri" guztiak aldatu beharko lirateke.
> >
> > Euskadi har daiteke Euskadi Autonomia Erkidegoa izendatzeko (nahiz eta hori ere guztion ondarea ere bazen -garai batean Nafarroan eta Iparraldean ere Gora Euskadi oihukatzen zen-), eta País Vasco ere bai (hori ere dolorez), baina utzi sikiera Euskal Herria, ala?
> >
> >
> >
>
>
> --
> Ander Altuna Gabiola
> Udako Euskal Unibertsitatea
> Erribera 14, 1.D / 48005 BILBO
> (00 34) 94 679 05 46
> zuzentzailea a bildua ueu.org / www.ueu.org
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago