[itzul] Nola eman ondoko hori?

Aixe, S. L. aixe a bildua ctv.es
Ast, Urt 18, 09:41:01, CET 2007


Orain bi urte, Juan Garziak mezu interesgarria idatzi zuen, debekuen
gainean:

http://article.gmane.org/gmane.culture.language.basque.itzul/20805/

Haren haritik, ezina eta debekua ez bereiztea erabilera informalerako utziko
nuke nik, eta beste esaldi hau proposatu:

    Sartzea debekatua, instalazioetakoak ez direnentzat

Edo Juanek ekarritako erabilera jasoagoa:

    Sartzea debeku dute instalazioetakoak ez direnek


Kontuan izan, gauzak bihurritu nahi izatera, «Debekatuta dute sartzea
instalazioetakoak ez direnek» esaldia honela uler daitekeela:
«Instalazioetakoak ez direnek debekatu egin dute sartzea». Interpretazio
bihurritua, baina posiblea.


Ondo izan,

Xabier

___________

Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Wellingtongo Dukearen kalea, 8, 1.a, 8. bulegoa
01010 Gasteiz

Tel.: (+34) 945 174 476
        (+34) 656 703 313
Faxa: (+34) 945 179 042
<aixe a bildua aixe.net>
<aixe a bildua ctv.es>





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago