[itzul] discussant

Miren Ibarluzea Santisteban mibarluzea a bildua edebe.net
Ast, Urt 18, 09:57:19, CET 2007


 Egun on:

Zer deritzozu "DINAMIZATZAILE" erabiltzeari?
"Ikamikatzaileri" konnotazio negatiboa hartzen diot...

Ondo izan

Miren




El 18/1/07 09:43, "z-nikolas a bildua ej-gv.es" <z-nikolas a bildua ej-gv.es> escribió:

> Egun on:
> 
> Jardunaldi batzuk prestatzen gabiltza eta moderatzaileaz gain,
> "discussant" bat egotea aurreikusten da.
> 
> "discussant" hori gaian aditu den pertsona bat da. Bere zeregina
> hitzaldiak eta gero egingo den eztabaida piztea eta bideratzea da.
> 
> Nola deituko zeniokete "discussant" horri euskaraz?
> 
> Niri "ikamikatzaile" datorkit burura, baina ez dakit ondo eratuta dagoen
> hitz hori. Zer deritzozue?
> 
> Aldez aurretik, eskerrik asko.
> Zelai Nikolas
> 




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago