[itzul] Sostenible

"Arbizu Barona, Víctor" varbizu a bildua cajavital.es
Or, Urt 19, 12:23:41, CET 2007


Egun on, Gotzon, eta gainerako lagunak:

	Dakigunez, modan jartzen dira zenbait hitz, etengabe erabiltzen direnak, esanahia zehatza hain zehatza ez delarik. Horretariko bat, agian, izango genuko aurrekoa.

	Behin galdetu ziguten hitz horren itzulpena eta ohikoak eman genituen, baina luzegiak zirelakoan, beste laburrago bat eskatu zidaten. Orduan "orekatua" irten zitzaidan, zeren 'sostenible' horrek, gaizki ulertzen ez badut, badu niretzat holako zentzua: iraunkorra bai, jasangarria... baina nolabait natura errespetatuz orekatua.

	Zer deritzozue?

		Agur eta asteburu on eta lasai bat, 

                                                              Bittor Arbizu

	  

> ----------
> De: 	itzul-bounces a bildua postaria.com[SMTP:itzul-bounces a bildua postaria.com] en nombre de itzul-request a bildua postaria.com[SMTP:itzul-request a bildua postaria.com]
> Responder a: 	itzul a bildua postaria.com
> Enviado el: 	viernes 19 de enero de 2007 9:24
> Para: 	itzul a bildua postaria.com
> Asunto: 	ItzuL Mezu-Bilduma, 32 bilduma, 23. zenbakia
> 
> Message: 9
> Date: Fri, 19 Jan 2007 09:23:00 +0100
> From: Gotzon Egia <gegia a bildua gipuzkoa.net>
> Subject: Re: [itzul] Crecimiento económico duradero y sostenible
> To: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> Message-ID: <45B07FE4.8060505 a bildua gipuzkoa.net>
> Content-Type: text/plain; charset=ISO-8859-15; format=flowed
> 
> > Gaztelaniaz halaxe duk, bai, Aitor. Baina kontua duk ez-dakit-zenbat-ehun
> > milioiren artean halako desadostasunak eramangarriago direla, batez ere
> > ozeanoa tartean dela
> 
> Ez ditzagun urruneko intxaurrak ederretsi, bide batez etxekoak 
> apaletsiz... Google-n begirada axkar batez, «sustainable» zentzutik 
> atera gabe:
> 
> desarrollo sostenible: 1.250.000
> desarrollo sustentable: 1.260.000
> desarrollo durable: 26.000
> desarrollo perdurable: 960
> desarrollo continuable: 82
> 
> crecimiento sostenible: 220.000
> crecimiento sustentable: 58.100
> crecimiento durable: 586
> crecimiento perdurable: 220
> crecimiento continuable: 0
> 
> Oharrak:
> 
> - «sustentable» gehien erabiltzen da. Egia da batez ere Hego Amerikako 
> webguneak direla, baina nazioarteko mordoxka bat ere bai, eta Espainiako 
> ugari. Es.wikipedia-ren definizioa ere honelaxe hasten da: «El 
> desarrollo sostenible o sustentable...».
> 
> - «durable» nazioarteko erakundeen webguneetan ageri da batik bat, ez 
> bakarrik frantsesaren («développement durable») eraginpean bizi direnen 
> artean.
> 
> - Gazteleraz ere badute ezbairik, «sostenible, sustentable» / 
> «perdurable,continuable» hitzen artean. Adibidez:
> http://www.arikah.com/enciclopedia-espanola/Desarrollo_sostenible
> 
> - Arazo bakoitzari bilatu beharko diogu irtenbidea, errazena baita 
> irtenbide bakoitzari arazoak aurkitzea. Labur eta oro har esanda, ez dut 
> uste «iraunkor» arazo iturri emankorragoa denik «eramangarri» edo, zer 
> esanik ez, «jasangarri» diren baino. Goiburuko adibidean, «ekonomiaren 
> hazkunde jarraigarri eta iraunkorra» ematea ere badago. Diot.
> 
> -- 
> Gotzon Egia
> gegia a bildua gipuzkoa.net
> 43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
> 
> 
> ------------------------------
> 
> _______________________________________________
> ItzuL posta zerrenda 
> Mezuak bidaltzeko helbidea: itzul a bildua postaria.com
> Zerrenda utzi nahi baduzu bidali mezu huts bat hona: itzul-leave a bildua postaria.com
> 
> Bilduma honen bukaera: ItzuL Mezu-Bilduma, 32 bilduma, 23. zenbakia
> *******************************************************************
> 



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago