[itzul] discussant
z-nikolas a bildua ej-gv.es
z-nikolas a bildua ej-gv.es
Al, Urt 22, 10:09:38, CET 2007
Egun on:
Oraindik ere, bueltaka gabiltza discutant horrekin. Onartu behar dizuet
iritzi gehienak 'eztabaida-eragile" jartzearen aldekoak direla, baina
niri -nire burugogorkeriaren ondorioa izango da akaso- Laxarok
aipatutako 'eztabaikari' hori ez zait gaizki iruditzen.
Orotarikoan begiratuta, 'polemista'-ren ordaina dela dio eta
'eztabaidazale'ra bidaltzen gaitu. Hori dela-eta, gure artean batzuek
kutsu negatibo edo peioratibo hartzen diote.
Nire uste apalean (oso apala,izan ere), ordea, eztabaikarik eta
eztabaidazalek bi atzizki ezberdin dituzte eta atzizki bakoitzak hitzari
esanahi ezberdina ematen dio. 'Eztabaidazale'-ri kutsu negatibo bat
hartzen badiot ere (eztabaidarako zaletasuna duena), 'eztabaidakari'-k
-ari atzizkiaren bidez osatuta dago (merkatari, dendari, hizlari...) eta
hitz horietan guztietan ez dut nik kutsu negatiborik ikusten. Gainera,
Orotarikoan azaltzen diren adibideetan 'eztabaikari alperrikako'
azaltzen da, hau da, izen-lagunez osatuta, eta izen-laguna da nire ustez
kutsu negatiboa ematen diona.
Onartzen dizuet niri discutant hori hitz batean ematea gustatuko
litzaidakeela, eta agian gehiegi tematzen ari naiz horretan.
Iritzirik baduzue horretaz?
Aldez aurretik eskerrik asko. Zelai
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
nombre de Laxaro Azkune
Enviado el: jueves, 18 de enero de 2007 10:47
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] discussant
Orotarikoan 'eztabaidazale' eta 'eztabaikari' badatoz baina ez dakit
gauza
bera ote diren.
Laxaro
2007/1/18, z-nikolas a bildua ej-gv.es <z-nikolas a bildua ej-gv.es>:
>
> Bai, guk horrela ipini dugu, eztabaida-sustatzailea, eta besterik
ezean
> horrela utziko dugu. Hitz batean ezin daiteke eman, ezta?
>
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
> nombre de Diez de Ulzurrun Sagala, Itziar (Itzultzailea:NAO/BON)
> Enviado el: jueves, 18 de enero de 2007 10:18
> Para: ItzuL
> Asunto: Re: [itzul] discussant
>
>
> Eztabaida(-)eragile/sustatzaile
>
> itziar
>
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
> nombre de z-nikolas a bildua ej-gv.es
> Enviado el: jueves, 18 de enero de 2007 9:43
> Para: itzul a bildua postaria.com
> Asunto: [itzul] discussant
>
> Egun on:
>
> Jardunaldi batzuk prestatzen gabiltza eta moderatzaileaz gain,
> "discussant" bat egotea aurreikusten da.
>
> "discussant" hori gaian aditu den pertsona bat da. Bere zeregina
> hitzaldiak eta gero egingo den eztabaida piztea eta bideratzea da.
>
> Nola deituko zeniokete "discussant" horri euskaraz?
>
> Niri "ikamikatzaile" datorkit burura, baina ez dakit ondo eratuta
dagoen
> hitz hori. Zer deritzozue?
>
> Aldez aurretik, eskerrik asko.
> Zelai Nikolas
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago