[itzul] ¿Sabes idiomas?
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
As, Urt 23, 18:19:45, CET 2007
> Nola esango zenukete "¿sabes idiomas?" esamoldea euskaraz?
Esate baterako:
«Ba al dakizu beste hizkuntzarik?»
Izan ere, hizketan jakingo du, nola edo hala , galdera horren entzuleak, ez?
Xelebrea da, batzuetan, gazteleraren harrokeria. Iruditzen zait «¿Sabes
idiomas?» galdetzen duenak ez lukeela gaztelera «idioma»-tzat sekula
hartuko. Bestela esanda: gazteleraz egitea «hitz egitea» da, normal,
arnas egitea bezain gauza naturala, eta gainerakoak «idiomak» dira,
gauza exotikoak, interesgarriak agian, baina bitxiak inondik ere. Behin
galdetu zidan batek, serio demonio, ea ez ote nintzen nekatzen, egun
santu guztiak euskaraz hitz egiten... Harentzat, gurea «idioma» izango
zen, deus izatekotan.
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago