[itzul] tocar a muerto

Joxe Mari Berasategi jxmbera a bildua telefonica.net
Iga, Urt 28, 10:57:53, CET 2007


"hil(-)kanpaiak jo"

Joxe Mari Berasategi

"Hil kanpaiak egunsentian"
 Lazkao Txiki

Lotan lasairik nengoelarik
horra gertatu zaidana,
pentsamentutan jarrieraziz,
hau nere buruko lana!
Banaka eta triste jotzen hor
dago elizako kanpana,
nere buruai galdetzen diot:
nor ote degu hil dana?

Hau entzutean baten bihotza
beti jartzen da minbera,
arrisku hori denok daukagu
hemen urtetik urtera.
Baldin lo dala, Jauna, badezu
mundu hontatik atera,
kulpa guztiak ez zitun eta
har zazu aldamenera.

Kanpantorreko kanpai zakarra
batere ez zaitut maite,
doinu tristeak horrela jotzen
arretaz ibili zaite,
neri 're berdin gerta nezaikit
nahiz eta batere ez uste,
arren, soinurik ez zazula jo
ni lotan nagon bitarte.


-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre
de izaskun gracia
Enviado el: sábado, 27 de enero de 2007 17:38
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] tocar a muerto

kaixo:

badakizue zelna esaten den euskaraz "tocar a muerto"?
eskerrik asko

izaskun


		
______________________________________________ 
LLama Gratis a cualquier PC del Mundo. 
Llamadas a fijos y móviles desde 1 céntimo por minuto. 
http://es.voice.yahoo.com



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago