[itzul] hundir la flota

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
As, Urt 30, 08:28:08, CET 2007


> Programa zer den
> azaltzeko "barkutan" iruditu zait onena, ostera.

Barkatuko didazu, berandu, irtenbide barik eta enbarazuan baldin 
banator, baina...

Badakit «barku» Hiztegi Batukoa dela, ez duela, alde horretatik, 
aitzakiarik, baina... Arrantzalerik nekez aurkituko duzu bereari «barku» 
esango dionik; «ontzia», «itsasontzia», «baporea», «baforia», «txalupa», 
baita «enbarkazioa» ere... Gutxitan «barkua». «Arrantzu» hitzari bezala 
gertatzen zaio «barkuari»: HBan egongo da, Euskadi Irratian ez dute 
besterik erabiliko, baina, Matxitxakoko muturretik Baionako barraraino, 
arrantzale guztiek «arrantza» esaten dute.

Gainera, «barku» hitzak badu bigarren adiera bat lapurteraz, Sarasolaren 
arabera:

«[Ipar.] (G. er.) Barkamena. Gaizki-esalea ezpatara deitzen zuen 
barkurik gabe. Ez dut deabruarentzat barkurik.»

Ez dakit, itsasontziak ez du bakarrik popa. Aurrean branka, alboan 
karela, barruan eskifaia; kanpoan, askotan, itsasoaren enbata...

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago