[itzul] Shakespeare

Unai Elorriaga uelorriaga a bildua yahoo.com
As, Urt 30, 11:09:11, CET 2007


Ez dut oso ondo ulertzen literatur testuetan izenak itzuli behar hori. Badakit ohitura handia egon dela; gaztelaniazko itzulpenak, esate baterako, ondoen ezagutzen ditudanak, liderrak izan dira: sarritan autorearen izena bera itzultzera ailegatu dira (erreparatu Jules Verneri). Baina galdera batzuk ere egin daitezke: zergatik itzultzen dira izenak? Japonieraz idatzita dagoen obra bateko pertsonaien izenak itzuliko genituzke? Nola? Zergatik itzultzen dira Shakespearerenak eta ez Paul Austerrenak edo Samuel Beckettenak?
   
  Nik argi eta garbi daukat sekula ez direla izenak itzuli behar. Uste dut, gainera, oso erakargarri egiten duela horrek testuaren atal bat, ezagutzen ez dugun errealitate bat erakusten digulako, desberdin ahoskatzen diren soinuak helarazten dizkigutelako.
   
  unai

Joana Garmendia <joanagar a bildua hotmail.com> escribió:
  Shakespeareren "Romeo and Juliet" euskarara itzulia dagoen jakin nahiko 
nuke. Bereziki, izen hauek euskaraz nola aipatu beharko nituzkeen jakin nahi 
dut:

-Juliet

-Mercutio

Eta baita lan horren parte den esaldi ezagun hau ere:

-"Juliet is the sun"

Eskerrik asko aldez aurretik,

Joana


Joana Garmendia Mujika
ILCLI
University of the Basque Country
Villa Asuncion
Jose Elosegi etorbidea 275
20015 DONOSTIA
ilbgamuj a bildua sc.ehu.es
TEL.: +34 943 01 74 28
FAX: +34 943 01 74 30

_________________________________________________________________
Acepta el reto MSN Premium: Correos más divertidos con fotos y textos 
increíbles en MSN Premium. Descárgalo y pruébalo 2 meses gratis. 
http://join.msn.com?XAPID=1697&DI=1055&HL=Footer_mailsenviados_correosmasdivertidos



 __________________________________________________
Correo Yahoo!
Espacio para todos tus mensajes, antivirus y antispam ¡gratis! 
Regístrate ya - http://correo.espanol.yahoo.com/ 
 __________________________________________________
Correo Yahoo!
Espacio para todos tus mensajes, antivirus y antispam ¡gratis! 
Regístrate ya - http://correo.espanol.yahoo.com/ 


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago