[itzul] perfeccionar el contrato

Xabier Aristegieta xabiera a bildua parlamento-navarra.es
Or, Eka 15, 17:12:12, CEST 2007


Kaixo, Zelai:

Pozten naiz ikusteaz funtsean ados gaudela. Nik ez dut inolako interes
berezirik "perfekzionatu" hitza erabiltzearen alde. Interes guztia dut,
ordea, erabiltzen den hitza izan dadin adierazi nahi den kontzeptua bezain
zehatza. Logikaz, adierazi nahi den kontzeptua arras zehatza eta, nahi
baduzu, katramilatsua ere baldin bada, egin ezin duguna da hitz orokor
potolote horietako bat hartu eta esanahi guztiz zehatz bati ere aterpe gisa
eskaini, zeren eta, horrela, akabo hizkuntzaren zehaztasuna eta, horrekin,
testuinguru espezializatuetan (orokorretan ere, jakina, baina bereziki
espezializatuetan) erabiltzeari begira oinarrizko baldintza gisa eskatu
behar zaion ulergarritasuna eta erabilgarritasuna.

"Perfekzionatu" hitzak ez duela gainditzen "euskarazkotasunaren"
kotoi-proba? Bada, proba hori gainditzen duen hitz egiazki onargarri
(aipatutako irizpidearen arabera) bat aurkitu beharko dugu, edo bestela,
"perfekzionatu" itsusi baina zehatza erabili. Ez badugu nahi, jakina,
"euskaltasun-friendly" irizpidea jarri komunigarritasun-irizpidearen
gainetik, eta "hizkuntza/floreroa" lehenetsi "hizkuntza komunikatiboaren"
(eta hau ez da erredundantzia bat) aldean (gogoratu behinolako "aurrealde"
versus "fatxada" eztabaida).

Ondo izan.

Xabier
----- Original Message ----- 
From: <z-nikolas a bildua ej-gv.es>
To: <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Friday, June 15, 2007 11:59 AM
Subject: Re: [itzul] perfeccionar el contrato


> Zain nengoen ea terminologoren batek erantzuten zizun, ni baino erantzun
> egokiagoa eta zehatzagoa emango baitizute haiek, baina erantzunik ez
> denez, horra hor nirea:
>
> Kontratu bat perfekzionatzea zer da? Kontratua legez egina egoteko behar
> diren baldintza guztiak betetzea. Legezko baldintza horiek guztiak
> betetzen diren unean 'perfekzionatzen' da kontratua. Une horretan
> existitzen da kontratua eta bere legezko ondorioak sortzen hasten da.
> Esaterako, saltzaileak gauza entregatu beharra eta erosleak sal-neurria
> ordaintzeko beharra.
>
> Kontratua perfekzionatzen denean ez da amaitzen (buruturen adiera hori
> beraz ez da egokia), aitzitik zuzenbidean orduan sortzen da
>
> 'Burutu' erabiltzea proposamen bat baino ez zen. 'Kontratua egin' esan
> beharrean, modu dotoreago bat jartzearren. Hala ere, arrazoi duzula uste
> dut, ez da batere zehatza eta egongo da beste moduren bat ideia hori
> euskaraz zehatzago emateko.
>
> Begira ibili naiz nola esan hori euskaraz, eta ez dut aurkitu hitz bat
> ideia hori emateko. Gogorra egiten zait, ordea, mailegua hartu behar
> izatea, 'perfekzionatu' alegia. Horra hor proposamen batzuk: 'kontratua
> sortzeko legezko baldintzak bete' edo 'kontratua egin', 'kontratua
> jaio'(kontratuak jaiotzen al dira?).
>
> Kontu zaila beraz.
>
> Zelai Nikolas
>
>
>
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
> nombre de Xabier Aristegieta
> Enviado el: viernes, 15 de junio de 2007 11:06
> Para: ItzuL
> Asunto: Re: [itzul] perfeccionar el contrato
>
> Argi utzi nahi dut ez daukadala ezer "burutu" aditzaren kontra eta,
> berez,
> beste hitz asko bezain onargarria iruditzen zaidala "perfeccionar"
> esanahia
> adierazteko.
>
> Baina batere ondo iruditzen ez zaidana da "burutu" aditza erabiltzea,
> euskaraz beste hitz pilo batekin gertatzen zaigun bezalaxe, BOSTEHUN
> MILA
> esanahi diferente adierazteko. Ez, hori ez da bidea.
>
> Izan ere, "burutu"k esan nahi du "amaitu", eta erabiltzen da, halaber,
> gaztelaniazko "llevar a cabo" (una tarea, etab.) esateko (Elhuyar
> hiztegiak
> azken adiera hori ere, besteak beste, jasotzen du, nahiz eta nik ahotsen
> bat
> edo beste aditua daukadan azken esanahi horrekin erabiltzearen aurka).
> Eta
> adiera gehiago ere agertzen dira hiztegian. Eta erabili ere, "ejecutar"
> (hain zuzen ere "un contrato", adibidez) adierazteko erabilia ikusi izan
> dut
> nik "burutu" hori. Bada, horiez guztiez gain, orain "perfeccionar"
> esanahia
> erantsi behar al diogu?
>
> Arazoa erraz ulertzen da: jo dezagun irakurle euskaldun batek "kontratua
> burutu" irakurtzen duela. Zer ulertu behar du horrelako kasu batean? Zer
> esanahi?
>
> Ikusi dugu "perfeccionar" oso gauza zehatza dela, eta beraz, hitz zehatz
> bat
> erabili behar da. Eta euskaraz ezin badugu horrelakorik aurkitu, bada
> orduan, "perfekzionatu" beharko du izan.
>
> Euskarazko espresio batekin nire ustez egin behar EZ denaren adibide bat
> inork eduki nahi badu, gogoan har dezala "bertan behera utzi/geratu"
> espresioa zenbaterainoko elastikotasunez erabili izan eta erabili ohi
> den
> esanahi ezberdin pilo bat adierazteko, halako moduan non, gaur egun
> espresio
> hori testuinguru espezializatu batean irakurtzean, jakiterik ez dagoen
> zehazki zer demontre esan nahi ote den harekin (anular, cancelar,
> decaer,
> suspender, desistir, renunciar a....eta abar eta abar).
>
> Zirujau batek ebakuntzak bisturiz egiten ditu, eta ez aizkoraz. Modu
> berean,
> guk ere itzulpenak hitz zehatzekin egin beharko ditugu, ezta? Eta ez
> komodin
> lausoak erabiliz.
>
> Xabier
>
> ----- Original Message ----- 
> From: <z-nikolas a bildua ej-gv.es>
> To: <itzul a bildua postaria.com>
> Sent: Thursday, June 14, 2007 9:57 AM
> Subject: Re: [itzul] perfeccionar el contrato
>
>
> > Egun on, berriro ere:
> >
> > Bai, Arkaitzek dion esangura hori du zuzenbidean 'perfeccionar'
> horrek.
> > Nik 'kontratua burutu' esango nuke euskaraz.
> >
> > Ez adiorik.
> >
> > Zelai Nikolas
> >
> > -----Mensaje original-----
> > De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
> > nombre de Kulturgintza
> > Enviado el: jueves, 14 de junio de 2007 9:52
> > Para: ItzuL
> > Asunto: [itzul] perfeccionar el contrato
> >
> > Eta hau, nola ematen da, kontratua perfekzionatu/hobetu???
>




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago