[itzul] "Pistoleras edo "cartucheras"

Echegaray Agara, Juan Pedro (Itzultzailea:NAO/BON) jon.etxegarai.agara a bildua cfnavarra.es
Ost, Mar 14, 11:41:35, CET 2007


Nire ustez ere, erregistroari gehixeago begiratu beharko genioke,
erdaraz oso hizkera arruntekoa baita.

Hortaz, eta "basta", "txalma" eta abarren haritik tiraka.....
gurean "kartolak" hitza dugu, oraindik bizirik dagoena, gurdietako
ezker-eskuineko oholak izendatzeko.
Hortaz "kartolak" "izter-kartolak" edo "izterretako kartolak" dut
proposamena.....  erraxa ere bada gogoan edukitzeko

Erregistroz sobera bertze aldera joan ez banaiz... 

Jon Etxegarai



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago