[itzul] "Pistoleras edo "cartucheras"

Berasategi Zurutuza, Joxe M. jmbera a bildua alava.net
Ost, Mar 14, 12:34:13, CET 2007


"kartolarik" txikienak ere handiegiak dira, nire ustez, irudiari ondo lotzeko.

Bestalde, "txalma" hitza gero eta jende gutxiagok ezagutzen du, "albarda" esateko.

Gaztelaniaz "enjalma" da, eta RAEk honela dio bere jatorriaz:
enjalma.
(Del mozár. y ár. hisp. *issálma, estos del b. lat. salma, este del lat. sagma, y este del gr. ?????).
1. f. Especie de aparejo de bestia de carga, como una albardilla ligera.

Joxe Mari Berasategi
AFAko Euskara Zerbitzua 

P.D. KARTOLA. Harrituta geratu naiz ikusita Google-n bai, baina RAEn ez dela ageri "cartola". 
Gero aurkitu dut "adral" esaten zaiola.

Elhuyar: gurtesi, kereta, kartola
Sarasola: gurtesi
3000: gurtesi, hesi, gereta, koltza, kantxela, hesto, kartola

RAE:adral.
(Del dialect. ladral, y este del lat. later?lis, lateral).
1. m. Cada uno de los zarzos o tablas que se ponen en los costados del carro para que no se caiga lo que va en él. U. m. en pl.

Litekeena da "cartola" hori "cartela"ren adieraren batetik etortzea?

cartela.
(Del it. cartella, dim. de carta).
2. f. Ménsula a modo de modillón, de más altura que vuelo.

ménsula.
(Del lat. mens?la, mesita).
1. f. Tablero horizontal adosado a una pared.
2. f. Arq. Miembro de arquitectura perfilado con diversas molduras, que sobresale de un plano vertical y sirve para recibir o sostener algo.





-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Echegaray Agara,Juan Pedro (Itzultzailea:NAO/BON)
Enviado el: miércoles, 14 de marzo de 2007 11:42
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] "Pistoleras edo "cartucheras"


Nire ustez ere, erregistroari gehixeago begiratu beharko genioke,
erdaraz oso hizkera arruntekoa baita.

Hortaz, eta "basta", "txalma" eta abarren haritik tiraka.....
gurean "kartolak" hitza dugu, oraindik bizirik dagoena, gurdietako
ezker-eskuineko oholak izendatzeko.
Hortaz "kartolak" "izter-kartolak" edo "izterretako kartolak" dut
proposamena.....  erraxa ere bada gogoan edukitzeko

Erregistroz sobera bertze aldera joan ez banaiz... 

Jon Etxegarai



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago