[itzul] William Steig

Ales_Bengoetxea a bildua donostia.org Ales_Bengoetxea a bildua donostia.org
Ost, Mar 14, 12:56:54, CET 2007





Aurten 100 urte beteko dira William Steig ilustratzaile eta
(haur-literaturako) idazlea jaio zela
(http://en.wikipedia.org/wiki/William_Steig). Gurean oso famatua egin zen
berak sortutako Shrek pertsonaia, marrazki bizidunen film biri esker.
Ez dakit harritu beharko nukeen, baina kontua da bere testuen euskal
bertsiorik ez dudala aurkitu, badirudi inedito dagoela euskaraz, eta
gaztelaniaz ere oso bakanak dira argitaratu dizkioten liburuak.

Beharbada oker nago. Horregatik, galdetu nahi dizuet ea zuetako norbaitek
ezagutzen duen Steigen testuren bat euskaraz? Ez du nahitaez liburu osoa
izan behar. Beharbada antologiaren batean atalen bat eskaini zaio.






Euskararen Donostia Patronatua


udala_euskara a bildua donostia.org


http://www.euskaraz.net




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago