[itzul] hitz batekin arazoak
Xabier Aristegieta
xabiera a bildua parlamento-navarra.es
Ast, Mar 15, 14:46:28, CET 2007
Ez dakit "aconcepción" eta "erótica aconceptiva" hitz horiek zer-nolako
ibilbidea izan duten sexuan adituak direnen idazkietan eta bestelako
komunikazioetan, baina, printzipioz, gaztelaniazko testu hori oso
nahasgarria gertatu zait.
Izan ere, ez dago oso jakitun izan beharrik jakiteko gaztelaniaz "a-"
aurrizki horren esanahia dela jarraian erantsita duena ukatzea. Hori
horrela, "aconcepción" ez da "no coito", baizik eta "no concepción".
Horregatik, "erótica aconceptiva (sin coito)" hori, printzipioz, gaizki
erabilia dagoela esango nuke (sexologoek "erótica aconceptiva" horri
praktikan ematen dioten esanahia ematen diotela ere). "Píldora poscoital"
esaten bada, agian "erótica acoital" beharko luke...
Eta, jakina, esanahia "no coito" baldin bada, orduan euskarazko itzulpenak
ez luke "ugalkortasun" edo "ugalketa" hitzen ildotik joan beharko. Besterik
gabe, "koitorik gabeko erotika" proposatzen dut (itzulpen horretarako, ez
norberaren bizitzarako, noski ;-)).
Xabier
----- Original Message -----
From: "Josebe Etxebarria" <xoxebe a bildua yahoo.es>
To: <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Thursday, March 15, 2007 9:06 AM
Subject: [itzul] hitz batekin arazoak
> Egun on:
> Sexu-harremanei buruzko testu batean "aconcepción" hitza ageri zait, eta
atalaren izenburua da. Testuan, aldiz honela agertzen da:
> "Las parejas que han optado por una erótica aconceptiva (sin coito) no han
prescindido ni de su cuerpo ni de sus valores ni de su afecto. Sólo han
prescindido de una cosa (coito)".
>
> Nola itzuliko zenukete "aconcepción"? Eta "aconceptivo"?
>
> Eskerrik asko!
>
> Josebe
>
>
> ---------------------------------
>
> LLama Gratis a cualquier PC del Mundo.
> Llamadas a fijos y móviles desde 1 céntimo por minuto.
> http://es.voice.yahoo.com
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago